Extefanaren bertsoak

Extefanaren bertsoak <p>Txikitako oroitzapenen eta sortetxearen (Asposberriren) inguruko bertsoak abesten ditu Extefanak.</p>

Hizlaria(k): Extefana Irastorza (1925)
Herria: Hendaia (Lapurdi)

Txikitako oroitzapenen eta sortetxearen (Asposberriren) inguruko bertsoak abesten ditu Extefanak.

Transkripzioa

- Orduan kantatuko dut bertsu bat nere orroitzapen gazteko... gaztetako orroitzapenaz exkribarazi nauena:

GAZTE DENBORAN
Aspos berri etxean
bainaiz haunditua
nere bortz ahizpekin
aitamen onduan
laborari etxean
azkarki lanean
umore onarekin
gu denak batean.

Leku zoragarria
gure Zubernua
denak elkar lagunduz
baiziren auzuak
gure aziendak eta
ogi sail haundiyak
artua egotzeko
ondoan errotak.

Mahainaren inguruan
bazen alaitasun
istoriyak kondatzen
denak elkartasun
familiya guziya
zen dena osasun
kantua ta otoitza
zela goxotasun.

Gure etxe xaharra
nahi nuen erosi
nagusiyek etzuen
bate saldu nahi
geroztik da pittaka
lurrerat erori
orai etzanta baita
gure Asposberri.

Gizonak behar luke
izan zuhurtzia
arbasoek egina
ongi kontutzea
guk ere egin dugu
etxe bat gurea
izen pollitenean
deitzen da xabola.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Extefanaren bertsoak

Bertsoak