"Koldobike" kanta

Hizlaria(k): Bermeoko kanta zaharrak 11 ()
Herria: Bermeo (Bizkaia)

"Koldobike" kanta.

Transkripzioa

Kai aldeko hegal baten
abesti hau entzun neban,
gazte bat zan bermiotarra
maitea eban bere gogoan.

Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorion emaile,
atsegiñez nauzu bete
gau honetan niganatu zaitez.

Ezer barik, iñor barik,
hemen nauzu, neu bakarrik,
neure bihotza ez dau pozik,
ez dago iñor zu bezelakorik.

Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorion emaile
atsegiñez nauzu bete
gau honetan niganatu zaitez.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Koldobike" kanta

Bestelako kantak