Gabonetako kanta abesten

Gabonetako kanta abesten <p>Gabonetako kantak asko gustatu izan zaizkio Nikolasi. Kantu haietako bat abesten du.</p>

Hizlaria(k): Nikolas Alustiza Gabiria (1925)
Herria: Gabiria (Gipuzkoa)

Gabonetako kantak asko gustatu izan zaizkio Nikolasi. Kantu haietako bat abesten du.

Transkripzioa

-Nikolas, Gabonetako kantuk-eta zuri asko gustatu izan zaizkizu.
-Gabonetan hemen’e hor´e makiña bat ibilli ein gendun, Gabonetan’e. Jesuusss. Eta kantuz, kantuk eta. Orduko kantu zahar bat. Oaiñ’e, hemen etorri zitan, etorri zitan eo, ez, ez, Gabirin sozidaden izango giñen gaiñea, nola zan ta hori ta. Hoi kantatzen due hemen kanta hure, zea, guk kantatzen gendun hura.
-Zer kantu zan? Atrebentzie ez bada.
-
“Goazen, goazen guztiok
bertatik Belena,
adoratu dezagun,
Jesus haurtxo jaio dana”.

Holako modutsukoa zan. Gero… Bi estrofa dittu.

“Jose eta Maria,
Belengo herrian,
ostaturik eziñik,
gauaren erdian.

Argiturik honela…”.

Ez, baiño hori baiño lehenao dauke beste bat, oso zea dauke horrek.

-Eta, gaiñantzean, koplak edo.
-Oain abesten due hori. Hemen, bastante, oain gaiñea zea bat dau bizitzea etorritta, Barriola, Xabier Barriola, musikoa, lehen Legazpiko koru baten diretore ta organista ta… oain bizi da hemen, hemen pixue erosi zon ta, hori ibiltzen da oain hemen dirijitzen. Bi aldiz eo eon izan da hemen honea etorritta, lehenaoko holako kanta zahar batzuk jasotzea.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gabonetako kanta abesten

Bestelako kantak