`Erreguetan´ abestia

`Erreguetan´ abestia <p>`Erreguetan&acute; abestia kantatzen du.</p>

Hizlaria(k): Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932)
Herria: Usurbil (Gipuzkoa)

`Erreguetan´ abestia kantatzen du.

Transkripzioa

Erreguetan ari nintzala
hartu nuen albistea.
Ama zureak nahi ez duala
biok alkarganatzea.
Nolaz ez neukan oraindiokan
gauz hori erabakia,
berbertatikan asmo hartzen det
lekaimetan sartutzea.

Min-eriturik arkitzen danak
egin beharko negarra.
Nahiagatikan logratu ezin
desio nuen izarra.
Mundu hontatik eramango det
damutasun bat bakarra:
zu gabetanik nere bizitza
hemen igaro beharra.

Ez egin arren, Iñaziotxu,
horregatikan negarrik.
Mundu honetan ez dago, bada,
[egiterikan] nahi danik.
Oroitu zaite beste bat ere
badeguela oraindik,
goiz-gabetako erreguetan
ez naiz ahaztuko zugandik.

Zure izena badaukat eta
egin...

(Egon. Aiba diez! Korta, korta.)

Zure izena badaukat eta
ez zait sartuko besterik
Debekatutzen duten ezkero
ezkondutzea lurrean,
saia gaitezen ahalegiñian
elkartutzeko zeruan.

Hau ez deala kantatu... Jesus! Urtiak ez deala kantatu hau, e!

Egilea(k):

Informazio gehiago: `Erreguetan´ abestia

Bestelako kantak