Kantei buruzko azalpenak

  • 1128 Primo de Rivera eta Fermín Calbetón Eibarren

    Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar

    Eibarrera etorritako pertsonai ezagunak: Primo de Rivera; Fermín Eibarrera etorritako pertsonai ezagunak: Primo de Rivera; Calbetón. Eskolan Fermín Calbetón-en bisitarako ikasitako kanta.

  • Kanta zaharrak gogoan

    Donato Urien Armendia (1904) Abadiño

    Kanta eta bertso zaharrak gogoan hartzen zituen eta gero kantatu egiten zizkion beste gizon bati. Oroimen ona zuen, eskolara joan ez arren.

  • Pakita Artola Egiburu Eskolan abesten zituzten kantak gerra ondoren aldatu egin ziren

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Goizean eskolara joaten ziren eta ondoren doktrina ikastera. Eskolatik ateratzerakoan zein abesti kantatzen zuten gogoan du. Gerra ondoren abestiak aldatu egin ziren.

  • Jesusa Izagirre Tabernan lehen abesten zirenak

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Lehen tabernan abesteko ohitura handia zegoen. Orduko kantak aipatzen ditu.

  • Santa Agedako abestiak

    Pilar Isasi () Amurrio

    Pilarrek bere gaztaroko Santa Ageda eguneko koplak kantatzen ditu. Hasieran kosta egiten zaio gogoratzea.

  • inaki-arregi Kanturako zaletasuna familian

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    Musikarako zaletasuna izan dute familian. Solfeoa ikasten hasi ziren, baina ez omen zuten behar bezala ikasi. Kantatzeko joera handia zuten bai anaiek eta baita lehengusu batek ere, tartean Nemesio Etxanizen kantak. Lehen tabernetan kanturako zaletasun handiagoa zegoen, baina pixkanaka galtzen joan da. Kantak liburu edo liburuxketatik buruz ikasten zituzten.

  • Roke Etxeberria Aingurasutegi kalearen historia eta bertsoak

    Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain

    Lasarteko Aingurasutegi kalearen historia kontatzen du: lehen itsasontzien aingurak bertan egiten omen ziren. Aingurasutegiri buruzko bertsoak abesten ditu.

  • Roke Etxeberria Mutila uzteagatik zenbait neskari ateratako bertsoak

    Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain

    Aretxabaletako mutil batek Andoaingo neska bati bertsoak atera zizkion, utzi egin zuelako. Gai beraren inguruko Andres Mitxelenaren bertsoak.

  • Ramon Huici La Salleko korua

    Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain

    La Salleko koruan ibili zen Ramon: zer kanta abesten zituzten azaltzen du.

  • 270 Erregen eguneko kantak

    Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate

    Erregen egunean elizako kantak abesten ziren eta, normalean, gaztelaniaz izaten ziren. Euskaraz "Trakatan, trakatan, hiru errege... " kanta. 

  • 274 Hamar urterekin tiple gisa korura

    Pedro Zumelaga Ozaeta (1914) Arrasate

    Umetan, elizako kantak abesten zituzten. Hamar urterekin sartu zen tiple koruan.

  • 336 Aretxabaletako tabernetan asko kantatzen zen

    Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate

    Bere ustez, Goroeta inguruan gutxi kantatzen zen. Aretxabaletara jaisten hasi zenean, behin nagusiagoa zela, harritu egin zen Aretxabaletan asko abesten zelako. Euskal abestiak, eta abar. Tabernarik taberna.

  • 262 Amari ikasitako kantak

    Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate

    Markesaren alaba; Santa Genoveva kantak ez ditu ondo gogoratzen. Amari ikasitako kantak. Negu aldean amak asko kantatzen zuen.

  • 262 Santa Genoveva kanta

    Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate

    Santa Genoveva kanta. Ez du ondo gogoratzen letra baina kantaren edukia azaltzen du.

  • 65 Umetako kantak gaztelaniaz

    Esther Goikolea Zabala (1943) Arrasate

    Umetako kanta guztiak erdarazkoak izaten ziren.

  • 91 Gerra ostean eskolan abesten zituztenak

    Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate

    Gerra ostean, Cara al Sol, Gloria, Por Dios por la patria... ikasi zituzten. Eskua altzatuta eta zutik abestu behar izaten zituzten.

  • 91 Baserriko lanak egin bitartean abestu egiten zuten

    Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate

    Baserriko lanak egiten zituzten bitartean, askotan elizako kantak abesten zituzten. "Magnifica"; "Atoz pekataria".

  • 94 Urtea kantu eta jaien arabera antolatuta

    Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938) Arrasate

    Amak kanturako zaletasun handia. Urtea jaien eta kantuen arabera antolatzen zen. Santa Ageda; garizumako kantuak; maiatzean Ama Birjinaren abestiak; ekainean San Juanak; San Ignazio; San Nikolas; Gabonetako kantak; etab.

  • Haurrei zuzendutako kantaren azalpena

    Francisco Gerriko Goikoetxea (1902) Altsasu

    Haurrei zuzendutako kanta bat nondik datorren, nork abesten zuen... aipatzen dute. Iparraldetik zetorrela eta, bertako biztanleei buruz ere mintzatzen dira. Pasarte honetan emazteak ere hitz egiten du (Etxarriko euskaraz).

  • Joxe Agirre Eskolako ikasgaiak eta debekuak

    Joxe Agirre Esnal (1929) Azpeitia

    Eskolan Cara al Sol abestu behar izaten zuten egunean bitan. Eta doktrina ere ikasi behar izaten zuten. Doktrina ezik, gainerakoa erdaraz ikasten zuten. Euskaraz ez hitz egiteko zer zigor jartzen zieten azaltzen du.

  • Manuel Odria Goizero 'Cara al Sol' plazako arkupetan

    Manuel Odria Ibarguren (1943) Azpeitia

    Auzoko adiskide batekin joaten zen eskolara oinez. Eskolara sartzean, egunero plazako arkupean Cara al Sol abestera behartzen zituzten. Kaletik abesten entzuten zituztenek ez zuten ezer esaten, errepresioa baitzegoen.

  • Francisca Seberiana Kanta batzuen letrak

    Francisca Seberiana Larrañaga Zubiaurre (1922) Azpeitia

    `Donostiako hiru damatxo` eta beste kanta baten letrak esaten ditu.

  • 410 Seminarioan ikasi zituen euskarazko kantak

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Euskal Kantutegia Seminarioan biltzen hasi zen. Aurretik ez zuen euskal kanturik ia ezagutzen. Eskolan fraideekin ibili zen eta dena erdaraz ikasten zuten. Heziketa gogorra.

  • 476 Jolas eta abestiak erdaraz

    Mari Carmen Ibarbia Sarriegi (1941) Beasain

    Umetan etxetik kanpo erdaraz egiten zuten. Jolas izenak edo abestiak erdarazkoak izaten ziren. Eskolan, mojetan ibilitakoa da Mari Carmen. "Formación del Espíritu Nacional".

  • 206 Kanta batzuk norekin eta zelan ikasi zituen

    Maria Luisa Alberdi Arroitajauregi (1925) Bergara

    Kanta batzuk norekin eta zelan ikasi zituen.

  • Bergaran Mahai Ingurua "Gora Euzkadi" kantatzeko beldurrez; aita, kartzelan egona

    Mahai-ingurua Bergaran 1 () Bergara

    Turroia, konpota... jaten zuten Gabonetan. "Gora Euzkadi" kantatzen zuten izeba zetorrenean, baina lehenengo leihotik begiratzen zuten, ea guardia zibilik ote zebilen inguruan. Aitak beldur handia zuen, kartzelan gaizki pasatu zuelako; txakurra ere ez zuen lotuta izaten. Fusilamenduak nola izaten ziren.

  • Jose Anton Renteria "Txuriko"ren kantuaz, arrain batekin urperatu zen txakurraren historia

    Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo

    Artola aita-semeen "Txuriko" abestiaz gogoratzen da. Hor agertzen den historia benetakoa dela dio.

  • "Tertza otzarie" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Tertza otzarie" kanta eta honen inguruko azalpena.

  • "Prepara la txanela" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Prepara la txanela" euskaraz eta gaztelaniaz egindako kanta. Kantari buruzko azalpena.

  • Bermeoko kanta laburrekin osatutako "Popurri" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Popurri" kanta, abesti txiki askorekin sortutako kanta. Lehen hori egiteko ohitura handia zegoen. "Popurri"ko kantetan Bermeoko hainbat pertsonaia izendatzen dira.

  • "San Josen kapelie" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "San Josen kapelie" tonadilla laburra. Kantaren inguruko azalpenak.

  • "Cristobal Colon bapor barridxe" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Cristobal Colon bapor barridxe" kanta eta honen inguruko azalpena.

  • "Antonio Zelaia" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Antonio Zelaia", izen bereko patroiaren inguruko kanta.

  • "Bertso barriak" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Bertso barriak" kanta. Bertsolariren batek plazaren batean abestutako bertsoak izango direla jatorriz uste da.

  • "Sombrero en mano" eta "Ai Maritxu" kantak

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Sombrero en mano" kanta eta honen inguruko azalpena. Eta aurrekoari lotuta "Ai Maritxu!" kanta.

  • "Penta" masajistari ateratako kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    Bermeoko futbol jokalariek euren masajistari, "Penta"ri, ateratako kanta.

  • "Eperdikarie ta kasakamiño" kanta

    Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo

    "Eperdikarie ta kasakamiño" kanta laburra. Kantaren inguruko azalpenak.

  • 1553 Karlistadetako kontuak

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Euskaraz aritzeak zigor zorrotzak zekartzan, gerraostean. Amonak -haiek ere gorriak ikusiak karlistadetan- ba omen zekizkien gerrako hainbat abesti euskaraz. Santa Cruz apaizari eta Karlistadei buruzko kontuak.

  • 1553 Amonaren abestia

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Amonari ikasitako abesti bakarra du gogoan Patxik. Karlistadei buruzkoa da.

  • 1583 Kantuzaletasuna

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Kantua Señorita Hernandezekin ikasi zuen. Etxean ere ez zen isiltzen. Senarra ere orfeoikoa zen. Sopranoa zen, eta senarra tenore dramatikoa.

  • MirenEgana Kantatzea gizarteak galdu duen balore bat da

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    'Kantu kanta kantore' eta 'Boga boga' liburuetatik kanta asko jaso zituen bere amak. Bere ama asko joaten zen mendira eta mendian asko abesten zen. Autobusean ere lehen asko abesten zen, noiznahi aritzen ziren kantuan. Bere esanetan, kantatzea gizarteak galdu duen balore bat da. Irakasle-eskolan ere kanta asko ikasi zituen. Larunbatetan Arantzazuko Ama Birjinaren ereserkia abesten zuten, bere izena baitzeraman eskolak.

  • Xerafina Iriarte `Herriko festak´ abestia

    Xerafina Iriarte Arostegi (1932) Donostia

    `Herriko festak´ abestia kantatzen du, eta azalpenak ematen ditu horri buruz.

  • Arantxa Urretabizkaia Mojetan, abesti frankistak; diziplina

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Sagrada Familia ikastetxeko kontuak: mojekin formazioan abesti frankistak abesten zituzten. Cara al Sol. Ordurako bazekiten beraiek ez zirela haietakoak. Diziplina ez zen oso zorrotza, baina ondo portatzen zenari "ohorezko banda" ematen zioten sari moduan. Zigor gogorrik ez.

  • arantza garaialde San Inazio martxaren bertsioa

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Elizan abesten zen San Inazio martxa, baina Elvira Zipitriak letra moldatu eta beste modu batera irakatsi zien umeei. Arantzak bere bertsioa abestean begiratu egiten zioten elizan. San Sebastian eguneko kantuarekin berdin.

  • Ekhi Zugasti Korearrak beti euren buruei begira; "Gangnam style" kanta

    Ekhi Zugasti Uriguen (1985) Eibar

    Koreak ere harritu egin zuela dio. Ez zuen lortu bisarik Ipar Korean sartzeko. Hego Korea herrialde oso kontsumista dela dio. Eta harritu egiten du korearrek euren buruei zenbat begiratzen dieten. Sekula ez omen ditu hainbeste ispilu ikusi. Neskak 16 urterekin hasten omen dira euren gorputzak "apaintzen", etorkizunean gizon ona bat izateko ustean. "Gangnam style" kantaren inguruko azalpenak; ironikoki eta kritikarako sortutakoa omen da.

  • Joakina Cestau "Maria ttiki korupeko" abestia eta azalpena

    Joakina Cestau Zabaleta (1931) Goizueta

    "Maria ttiki korupeko" abestia abesten du azalpen eta guzti.

  • Piarres Xarriton Euskal kantuen liburutik abesten

    Piarres Xarriton (1921) Hazparne

    Amak kanta-liburu bat zuen. Buenos Airesen 1900. urtean argitaratua euskal kantuekin. Artazuritzetan edo ogi-joiteetan (gari-jotzeetan) kantatzen zuten. Baziren izenpetu gabeko bertso famatu batzuk, zeinetan batek eraso eta besteak erantzun egiten zuen.

  • Piarres Xarriton Kantu eta kobla giro handia Hazparnen

    Piarres Xarriton (1921) Hazparne

    Joxe Mendiage hazparnetarrak Ameriketatik bidalitako bertsoak kantatzen ziren herrian. Iparragirre ezagutu zuen Mendiagek Ameriketan. Hazparneko neska batek kantu lehiaketan lehen saria irabazi zuen. Norgehiagoka ibiltzen zen Kanboko neska batekin. Neska hauek Pierre Broussain euskaltzale handiarekin izandako harremana. Kantu eta kobla giro handia zen Hazparnen. Mirande apaiz zuberotarrak komediak bultzatu zituen Hazparne aldean.

  • 342 Herriko kanta ezagunak

    Rufo Atxurra (1911) Lekeitio

    Lekeitioko Bergara kalean jaio zen, kalerik "popularrenean". Lekeitioko pertsonaia "onenak" bertakoak omen ziren. Hauen inguruko kanta bat errezitatzen du. Orduan asko abesten zen. Beste kanta batzuk errezitatzen ditu.

  • Luis Urizar Harri-ikatzen abestia

    Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio

    Baporeek harri-ikatza behar izaten zuten. Horri lotutako abesti bat aipatzen du.

  • Bitoriana Artola Sagardotegiko giroa I: lanpernak eta gaztainak

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Urterako sagardoa. Osabak ederki kantatzen zuen. Kanta bat errezitatzen du. Osabaren sagardotegian txandaka egoten ziren. Bakoitzak bere jana. San Juan darrak. Lanpernak eta gaztainak.

  • 413 Gabon-kantak

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    Gabon-kantak. Umetan diru-eskean irteten zireneko kantak.

  • 413 Gabon-kanta

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    Gabon-kanta.

  • 413 Urteberri eguneko kantak

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    Urteberri eguneko kantak.

  • 413 San Juan eguneko ohitura eta sinesmenak; San Juan kanta

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    San Juan kanta. Baserri guztietan San Juan sua egiteko ohitura egoten zen. Suaren gainetik salto egiteko ohitura. Sta Kurutz egunean, gurutze bedeinkatuak. San Juanetan, lore-sorta bedeinkatzen zen. San Juanetan egiten ziren beste usadio zahar batzuk.

  • Luzia Inzunza "Hamahiru heriotzena" kanta abesten zuen amak

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Lehen etxeetan asko kantatzen zuten. Euren etxean amak egiten zuen afalostean. Batzuetan, lastimosoak izaten ziren kantak eta aitak negar egiten zuen. Horietako bat "Hamahiru heriotzena" zen.

  • Luzia Inzunza "Mille bederatzirehun hogeta zazpixan" bertsoak

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Auzoan bide berri bat egin zuten eta gai horren inguruan bertso batzuk egin zituzten. Kantapaperak ere atera zituzten bertso horiekin. Luziaren amak kantapaper horiek eduki zituen eta Luziak berak ere hortik ikasi zituen bertsoak. Kanta oso kantatzen du Luziak: "Mille bederatzirehun hogeta zazpixan..."

  • Luzia Inzunza "Agure buruzuri, oillanda zalie" kopla

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Neskatilei begira egoten ziren agureei honakoa kantatzen zieten: "Agure buruzuri, oillanda zalie..."

  • 1241 Itsasoko denbora kantuan pasatzen zuten

    Manuel Arrizabalaga Agirregomezkorta (1913) Mutriku

    Itsasoan zebiltzanean kanturako ohitura zuten eta kantuan aritu ohi ziren ezagun batzuk izendatzen ditu.

  • 1248 Itsasoko kantuak

    Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena (1933) Gregorio Arreitunandia Ulacia (1933) Mutriku

    Itsasoan kantuan aritzen ziren eta abesti batzuen izena aipatzen dute.

  • 1294 Mutilak neskei etxepetik kantari

    Lore Basurko Elezgarai (1933) Mutriku

    Mutriku beti izan da herri kantaria eta mutilen batek neskaren batekin zerbait nahi bazuen sarritan etxe azpian kantatu ohi zieten neskei. Elizan kantatzea gogoko zuen. Garai bateko elizako kontuak kontatzen ditu.

  • Martzelita Txurruka Jolasak

    Martzelita Txurruka Arrieta (1937) Mutriku

    Jolasak: sapakonetan, kromoekin, sokasaltoan, "Bi lau, sei, zortzi, hamar...". Sokasaltoko kantak.

  • Maritxu Gaztelumendi Aho korapiloak eta kantak onuragarriak haurrentzat

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Kanta eta aho korapiloak ariketa ona dira haurrentzat, arreta jartzen eta burua lantzen ikasten dutelako.

  • Maritxu Gaztelumendi Eguneroko bizitzari lotutako kanta eta hitz jolasak

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Eguneroko bizitzari lotutako kanta eta hitz jolasak izaten ziren Maritxu haurra zenekoak.

  • Maritxu Gaztelumendi "Txoriaren atxiloketa", azalpena

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Ahozko euskal literatur pieza baten azalpena, behinola Maritxuri haren aitak emana.

  • Maritxu Gaztelumendi "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" azalpena

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" piezaren nondik norakoak.

  • Eugenia Olalde Kantuzaletasuna

    Eugeni Olalde Goitia (1936) Oñati

    Amak panderoa jotzen zuen, horrelaxe dibertitzen ziren. Musikazaleak ziren familian. Dantza egitea eta kantatzea gustatzen zaizkio. Modako kantuak: "Tengo una vaca lechera". Euskarazko kantuak, Gabonetan eta. "Markesaren alaba" zekien ondo amak.

  • Jerardo Elortza Maristen institutua; mezak latinez, sermoia euskaraz

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    Gerra denboran Institutua kendu eta 1939tik 1963ra arte maristak egon ziren berriz Unibertsitatean, eta haiekin ikasi zuen Jerardok. Eskolak erdaraz izaten ziren arren, ez zituzten zigortzen euskaraz berba egiteagatik. Euskaraz abesten zituzten kantu bakarrak aipatzen ditu. Erdal abesti "ez oso pedagogiko" batzuk gogoratzen ditu. Elizkizunetan erabiltzen omen zen euskara. Meza latinez, baina sermoia euskaraz; ‘Bezperak’ eta arrosarioko ‘letaniak’ ere latinez kantatzen ziren.

  • Jerardo Elortza `Boga Boga´ euskal kantu liburua

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    Seminarioko ikasleek 'Boga Boga' kantu liburua atera zuten, Anton Garro irakaslearen partiturekin. Ehun bat euskal kantu tradizionalek osatzen zuten liburua. Errepresio gogorrik ez zuten pairatu, norbaitek Iparraldera seminarioz aldatu behar izan zuen arren. Gerora, Kontzilioa ere urte haietan izan zen, gauzek hobera egin zuten.

  • Umeentzako kantak eta ipuinak moldatu egiten ditu

    Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa

    Umeei lo eragiteko kanta asko saskarrak direla dio, eta berak bere erara moldatzen ei ditu. Baita ipuinak ere.

  • Menditik su-egurra ekartzen zuten, buru gainean hartuta

    Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa

    Sua egiteko egurretara joaten ziren mendira. Egurrak txikotarekin lotu eta buru gainean ekartzen ziren etxeetara. Ekonomika egoten zen etxeetan. Egurretara joatetik sortutako kanta: "Aittitte ta amume bixak egurretan...".

  • Kanta txikien esangura handia

    Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa

    Kantek, txikiak izan arren, gauza asko esaten dituztela dio. "Aittitte eta amume bixak egurretan" kantak adierazten duena.

  • Joxemari Faus Iurrita Mikel Laboa ikaskide

    Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia

    Ikasle-egoitza, ostatu edota lagun euskaldunekin pisuetan bizi izan zen Zaragozan. Mikel Laboa ikaskidearen oso laguna izan zen bertan. Kanta zaharren bila etorri omen zen Laboa Joxe Mariren amarengana. Zaragozan kantu-parranda asko egiten zituzten Laboa eta bere gitarrarekin. Euskaldunen artean koro bat eratu zuten, eta Santa Ageda bezperan Pilarreko Katedralean hasita errondan abesten zuten. Katedralean barruan abesteko arazoak izan zituzten artzapezpikuarekin.

  • Patxi Pagola Eskolan Espainiako himnoa abesten

    Patxi Pagola Ibarrola (1933) Urnieta

    Umetan aita hil zitzaien. Eskolara gurpilekin egindako abarkekin joaten ziren. Eskolara sartzean, abestu egin behar izaten zuten Espainiako himnoa.

  • jose mari soroa Musika-taldea sortzeko erabakia

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    Usurbilen beti eduki izan dute abesteko zaletasuna, eta Aiako emakume baten abestiei esker hasi ziren talde gisa abesten. Musika emanaldietan adineko jendea kantuan jartzea gustatzen zaio.

  • jose mari soroa Kontzertuetako ohiko abestiak

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    Euskaraz abestea ez zegoen debekatuta. Abestien hitzak zentsuratu egiten zituzten, baina beraiek beti kanta berak jotzen zituztenez, ez zuten arazo handirik edukitzen horregatik. Kontzertuetan zer abesti kantatzen zituzten azaltzen du.

  • jose mari soroa `Zirt-zart´ abestia

    Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil

    `Zirt-zart´ abestia kantatzen du. Oso gustuko du kanta hori adineko jendeak. Berez kanta zaharra da, baina bere taldeak berreskuratu egin zuen.

  • Simona Maiz Mojekin frantsesez ikasten hasi zenekoa

    Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil

    Elizara igandero joaten ziren gaztetan ere. Eskolan denetik ikasten zuten, entziklopedia erabiltzen zuten klaseetan. Frantsesa ikasten hasi zen eskolan; izan ere, irratiko kantak abestea gustatzen zitzaion nahiz eta frantsesez izan eta ordura arte frantsesa ulertu ez.

  • 352 Kanturako ohitura handia

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    Etxazpietan txakolindegiak izaten ziren. Txisturik ez zen jotzen, baina kantuan asko. Ohitura zegoen kalean eta edozein tabernatan kantatzeko. Kantatu, eta ondo kantatu. Normalean euskarazko kantak abesten ziren.

  • 364 Herriko eskolako kontuak

    Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz

    Herri-eskolan "Salve bandera de mi patria.." eta halakoak abesten zituzten.

  • 364 Eskolen arteko aldea

    Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz

    Euskarazko kantu gehien "hermanotan" entzun zituen. Herri-eskolan irakasleak ez ziren asko ahalegintzen, "hermanotan", ostera, ondo irakasten zuten. "Hermanotan" bertso-doinuekin abestiak ikasten zituzten.

  • 365 Eskolan ikasitako kantuak

    Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz

    Eskolan elizako kantak ikasten zituzten gehienbat. Aita Altuberekin euskarazko kantak ere ikasi zituzten. Erdarazko kantuak eta latinezkoak ere ikasten zituzten.

  • 365 Kuadrillan kantuan ibiltzen ziren

    Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz

    Kuadrillan kantuan ibiltzen ziren tabernaz taberna eta jendea beraien atzetik ibiltzen zen. Sarasolanean egindako ziri-sartzea.

  • 365 Oleskariak; otxotea nola joan zen indarra hartzen

    Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz

    Oleskariak taldea sortu zuten otxotetik 1963 inguruan. Manolo Urbietak hartu zuenean taldea finalerako klasifikatu ziren lehiaketan 64an. Gerora Luis Amilibia sartu zen beraien taldean. Otxotearen eta abesten zituzten kantuen inguruko kontuak. Herri txikienetan ere aritu ziren kantuan.

  • 367 Zeledon Zarautzen

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Gasteiztarrek uste dute Zeledon euren pertsonaia dela, baina beraiek gaztetan "Zeleron" abesten omen zuten, aitona zaharren bat edo eskaleren bat ikusten zutenean.

  • 367 Nolakoak izaten ziren Club Deportiboko mendi-irteerak

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Club Deportiboko irteerak nolakoak ziren. Herrian denak elkartu, bakoitza bere bazkariarekin eta kuadrillan joaten ziren. Zenbait mutilek abestu ere egiten zuen bidean. Bazkaria poltsetan eramaten zuten. Oinetakoak, arropa.

  • 384 Gaztetan kantu-dantzan, eta nobioarekin zinera

    Pepita Goikoetxea Agirre (1934) Zarautz

    Etxean kantuan ere egiten zuten. `Markesaren alaba´, eta horrelakoak. Ez zen ezer behar dantzarako. Denak ilusioa egiten zuen lehen. Eta behin nobiotan hasiz gero, batez ere zinera joan, Cine Modelora.

  • 388 'Xenpelar'ren bertsoaren azalpena

    Rafael Iturzaeta Martija (1928) Zarautz

    Xenpelarren bertso-zati bat abesten du, eta bertso hori zeri abestutakoa den azaldu. Basarri bertsolaria auzokoa zuen, Azken Portun bizi zen.

  • 418 Oilasko-biltzeko dantza berezia

    Santos Azpeitia Leunda (1926) Zarautz

    Bertso zaharrak eta kanta zaharrak abesten zituzten kuadrillan zebiltzanean. Oilasko-biltzean dantza berezi bat egiten omen da. Nolakoa zen dantza.

  • 533 Gutxi abesten zuten, giroa ez zelako egokia

    Juan Zulaika Lizaso (1929) Zarautz

    Gaztetan gutxi abesten zuten, gerraostean debekatuta zegoen eta. Gau-eskoletan aita Ibarbiarekin irakurri zuen lehenbizi euskaraz. Etxean bertsoak abesten zituzten, amak paperetik ikasiak.

  • 913 Gabon egunean hiru gabon-eske mota

    Joseba Garate Elosua (1936) Zumaia

    Gabon egunean hiru eske klase egiten ziren: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren. Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrak…... Bazkalostean "Gomexago" abesten zuten eta janaria biltzen zuten. Zumaian ohikoa zen kanta hori. "Gomexa" arrain-mota bati deitzen diote. Beste talde batzuk jaiotza hartuta gauean irteten ziren eskean, eta haiek abesti gehiago kantatzen zituzten. Haiei dirua ematen zitzaien. Bataioetan ere abestu eta dirua eskatzen zen.