Erreka ondoan gauza zuri bat ikusi zuen gauean

Hizlaria(k): Anttoni Larringan Bastida (1906)
Herria: Berriz (Bizkaia)

Garai batean sorginak irteten omen ziren. Behin berari gertatu zitzaiona. Lehengusinaren izara sasian utzi zuen, erreka baten ondoan. Gauen gogoratu zen han utzi zuela eta bila joan zenean, gauza zuri bat ikusi zuen erreka ondoan. Gainera, mugitu egin zen. Etxera alde egin zuen korrika eta Amabirjinari laguntza eskatu zion. Zer izan ote zen?

Transkripzioa

-Ta sorgiñen konturik edo?
-Bai! Sorgiñek, sorgiñek… Sorgiñek hamen sarritten [urteten] zien. Sorgiñek urten eitten abien. Urten eitten abien zerien... Egun baten lehengusiñien ixera bat eukin naben erretentxun, [...] erretentxun ure egoten zan, oin desaparezidu da.
-Kanalen bat egoten zan edo holan, ala?
-Bai…
-A! Errekie igual…
-Ha zeretik etortzen zan. Ez dakizu hori… gure semie… zure arrebie bizi dan… ha ure datorrena Tabiratik? Ha baiño beheratxuago euken harek kanal bat, beste zer bat, haxe ure zan hara juten zana.
-Imazena edo holan?
-Imazen-ta baiño beheratxuagotik, handitxik, Imazen presatik euken harek, San Frantziskoko mojen atzetik pasetan zan ha ure. Ta egun baten, ba, ixerie lehengusiñiena itxi naben ta, sasi ganien eskegitte itxi naben. Eta gabien akordau jaten, ogera juen ta gero akordau jaten. Aiba! Ixerie! Neurie balitze, baiña neurie ez da ta, iñona ixerie, ta bidxer goizien zelan entregauko dotsat nik, ta ogetik jagi ta juen nitzen. Ixerie batzen. Izengo zien ordu batak edo ordu bidxek edo. Juen nitzen. Ta nik ez dakit zer izen zan. Nik ez dakit zer izen zan. Hantxe, errekien onduen, egon zan gauza zuri bat. Honako… holakoxe […] hori baiño handitxuaoko gauza zuri-zuri bat. Ta eskillarak egozan bajatzeko, ez dakit zu akordetan ziñen, eskillarak egozan errekara bajatzeko. Ta harexek bajatzen hasi nitzen eta mobidu ein zan gauziori, gauza zuridxori. Emon notsan ariñeketiei, ta etorri nitzen etxera —oniño gaztie, zenbat [eukiko…], oingo aldien gaztie—, etorri nitzen etxera, ta Amabirjiñie —hamen gure kajoien, Amabirjiñie— ta harexi esan notsan: “lagundu idazu, lagundu —arnasarik be hartu ezindde—, lagundu idazu, lagundu idazu”. Ta […] ta ez neban gehidxago ezer ikusi. Baiña ha gauza zuridxe zer izen zan? Eta mobidu ein zan! […]
-Zer, holako gauza…?
-Bai, holakoxe modukue… txakurre edo ez dakit zer izen zan. Txakurren antzekue, baiña haunditxuague zan. Ta mobidu ein zan [haraxe] eskillarak bajatzen hasi nitzenien.
-Joño, ez dakit ba...
-Bai, bai. Nik ordutixik aurrera, edo… nik ez dakit, nik ez dakit. Norberak pentsau hantxe daola ta, ba… Ez dakit nik, [gau sua] edo nik ez dakit zer izen zan, baiña neuk ikusi naben [haxe ixerien...] juen, ta bidxamonien juen nitzen goizetik karakoletara [...] zerien, baiña hantxe mobidu zana zer izen ete zan...
-Ez dakit ba.
-Baiña mobidu ein zan. Edo norberak… norberak eruen abezen /erubazen/ nerbidxuekin pentsau igual. Ez dakit zer izen zan.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Erreka ondoan gauza zuri bat ikusi zuen gauean

Ipuinak, mitoak eta istorioak