Errigoitiko Gorputz Santuaren kondaira edo istorioa

Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924)
Herria: Errigoiti (Bizkaia)

Julitaren aitak esaten zuen bere aitak kontatzen ziela, Errigoitiko parrokia eraikitzen hasi zirenean, zimentuak ateratzen hasi zirenean, han urten (irten) zuela osorik gorputz batek, eta esan zutela: “hau gorputzau santue da” eta aparte utzi zutela mahai baten gainean, alboan, harik eta “obrie” (eraikuntza lana) amaitu arte. Gero, “obrie” (eraikuntza lana) egiten egon zirenean, teilaturaino heldu zirenean eta teilatua egiten egon zirenean, aita bati joan zitzaiola bere semea esne apur bat edo, ur apur bat edo eramaten eguerdi inguruan. Eta teilatuan zegoela, mutiltxua handik behera jausi egin zela. Eta aitak esan zuela: “Ene! Gorputz Santue, balidxo (balio) zakiguz (zakizkigu)!” Eta mutiltxuak behetik erantzun ziola: ”Aitte, nire txapela hor dau(dago)?” Eta ha (hura, mutiltxua), handik teilatuko alturatik jausita, hala bizirik irtetzea mirakulutzat hartu zutela. Eta ordurik gora Gorputz Santue beti kontserbatzen dela elizan santutzat.

Informazio gehiago: Errigoitiko Gorputz Santuaren kondaira edo istorioa

Ipuinak, mitoak eta istorioak