Errigoitiko Idibaltzagako Santa Maria parrokiaren kondaira

Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924)
Herria: Errigoiti (Bizkaia)

Julitaren aitaren aurretikoek esaten zuten. Errigoitiko parrokia lehenengotaz Errigoitiko Urian hasi ei ziren egiten, eta Errigoitiko Urian egunez egiten zuten “obrie” (eraikuntza lana), gauez Elizaldeko mendiaren gainean agertzen zen. Hori gertatzen zen beti. Eta esan zuten:” Jagon ein bidu (egin behar dugu) gauez hau nok eran (nork eramaten duen) edo zer pasetan (gertatzen) dan (den)”. Eta han jagoten parau (jarri) zen bat gauez. Eta han jagoten zegoela, idiekin eramaten ei zuen obra hori (eraikuntza lan hori) baten batek. Eta idiekin joan zenak esan zuen: “Aida, idi baltza eta zuridxe, hor zelatetan dagoenari galdu dakidxola begidxe!” Eta han zelatan egon zenari begia galdu zitzaion. Bere aurretikoek hori esaten zutela kontatzen zuen Errigoitiko Urikoa zen Julitaren aitak.

Informazio gehiago: Errigoitiko Idibaltzagako Santa Maria parrokiaren kondaira

Ipuinak, mitoak eta istorioak