Julitak Sakamantekasen antzekoengandik ihes egin zuenekoa

Julitak Sakamantekasen antzekoengandik ihes egin zuenekoa Hamalau-hamabost urte zeuzkanean, baserritik Errigoitiko beheko parrokiko beranduko mezatara (goizeko hamaiketakora) kaminoan zihoala, Julitari kotxe bat geratu zitzaion ra! ondoan, eta bi edo hiru morroi agertu zitzaizkion barreka haginak erakusten. Plan txarrean iritzi zien aurpegian. Odolak ere gora egin zion Julitari. Susmo txarra hartu zien. Sasoi haretan ibili zen zarata Sakamantekasek ez dakit nor harrapatu duela, odolak kendu dizkiola… Eta berari gizon hareek halakoxeren batzuk zirela iruditu zitzaion. Eta zer egin zuen berak? Da! Kotxeko atea irekitzen hasi zirenean, bidezidorrera ra! salto egin eta handik behera (arrapaladan arin egin). Bera harrapatuko zuenik ez zegoen, atzetik etorri balira ere. Erreka ondotik Errigoitiko Urira igo zuen. Erreka ondotik Errigoitiko Urira zihoala, kotxeak gerotxoago arrankatu zuela entzun zuen.

Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924)
Herria: Errigoiti (Bizkaia)

Hamalau-hamabost urte zeuzkanean, baserritik Errigoitiko beheko parrokiko beranduko mezatara (goizeko hamaiketakora) kaminoan zihoala, Julitari kotxe bat geratu zitzaion ra! ondoan, eta bi edo hiru morroi agertu zitzaizkion barreka haginak erakusten. Plan txarrean iritzi zien aurpegian. Odolak ere gora egin zion Julitari. Susmo txarra hartu zien. Sasoi haretan ibili zen zarata Sakamantekasek ez dakit nor harrapatu duela, odolak kendu dizkiola… Eta berari gizon hareek halakoxeren batzuk zirela iruditu zitzaion. Eta zer egin zuen berak? Da! Kotxeko atea irekitzen hasi zirenean, bidezidorrera ra! salto egin eta handik behera (arrapaladan arin egin). Bera harrapatuko zuenik ez zegoen, atzetik etorri balira ere. Erreka ondotik Errigoitiko Urira igo zuen. Erreka ondotik Errigoitiko Urira zihoala, kotxeak gerotxoago arrankatu zuela entzun zuen.

Informazio gehiago: Julitak Sakamantekasen antzekoengandik ihes egin zuenekoa

Ipuinak, mitoak eta istorioak