Salbatoreko ganderailuaren istorioa

Salbatoreko ganderailuaren istorioa <p>Salbatoreko ganderailua Mendibeko herrira jaitsi nahi zuten baina puntu batetik behera idiek ezin zuten gehiago tiratu ganderailuak Salbatoren egon behar zuelako.</p>

Hizlaria(k): Aña Bizkaitxipi (1936)
Herria: Gamarte (Nafarroa Beherea)

Salbatoreko ganderailua Mendibeko herrira jaitsi nahi zuten baina puntu batetik behera idiek ezin zuten gehiago tiratu ganderailuak Salbatoren egon behar zuelako.

Transkripzioa

- Gero beste gauza bat ere baduxu, ixtorioa're, gero ez dixit nik biziki sinesten hori eh! eta orai orai joan eta Salbatoreko eta ganderailua so... airatuko duxu. Salbatoren baduxu ganderailu bat.
- Errazu, errazu ba.
- Eta ordian ganderailu hura nahi zixien Mendibeko elizarat beheiti jautsi,
-Ba.
- Eta hura beheiti jaustera etseatzen zitxun bena gero gune batetarik beheiti ez zixin... ez duxu arribatu, eta idi pareak ez zixin tiratzen ahal.
- Ez eh?
- Ez.
- Eta ez zixien beraz ukan batere.
- Ez, Salbatoren behar zixin egon. Eta gero baduxu... Salbatore baita kapera bat; ez dakixut izana xiren.
- Ba.
- Ordian hain gaiñekalde hartan baduxu kapera ttipiño bat.
- Ba.
- Ta han baduxu eta zer bat, saindu baten ba zer ttipi bat, portreta bat.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Salbatoreko ganderailuaren istorioa

Ipuinak, mitoak eta istorioak