Jentilen inguruko kontuak

Hizlaria(k): Anton Solozabal (1898)
Herria: Markina-Xemein (Bizkaia)

Oizen jentilekin gertatua.

Transkripzioa

- Hori politte da, konteu […].
- Hori, hori, bueno hori ixengo da baiña ez dakit baiña, Bueno Oizen Oizko harrixen errotarridxek eitteko-ta harri klasie da, ezta? Entenditzen dozu? errotarrixe, bata harri bat azpitxik ta bestie gaiñetik lehena urune eitten zan ta oin ez dakit ba, ta holako errotarridxek zertzen ziren. Ta jun zan jentil bat Albizuri, hortxe Ixura allau baiño beheratxua, ta baserridxe ia oin ia deseindde eongo da ha baserrixe da baiña Albizuri. Eta gero, Oizera jun eta errotarri bi ein ta pikatxoi kirtenie hartun lepun eta jentilla ei joien ta ya Eibarrera monteten joien-edo juteko ta “bai”, bostortzetan ei ziharduen zerorrek ta halanik ikusi banien errotarridxek lepuen zittuela berak be bostortzetan ei ziharduen, bost hortzeko herraminttie ididxek aurrin ta eskukin altzau holan ididxek eta hor mendixan ostin erakutsi otsen.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Jentilen inguruko kontuak

Ipuinak, mitoak eta istorioak