Peru eta Marixen jatorria

Peru eta Marixen jatorria <p>Peru eta Marixen ipuin askotako pertsonaiak dira. Horien jatorria kontatzen du pasarte honetan.</p>

Hizlaria(k): Deunoro Sardui Enbeita (1934)
Herria: Muxika (Bizkaia)

Peru eta Marixen ipuin askotako pertsonaiak dira. Horien jatorria kontatzen du pasarte honetan.

Transkripzioa

- Bueno. Hori be bakizu gizaldixek zortzigarren gizaldixe baiño eurreraukoak die horrek. Barandiaranek-eta, arkeologoak, ta Luis Mitxelenak hizkuntza alderdittik batera ingeru zazpi mille urte ingeru hor egon ziela Peru eta Marixe. Hor zerera bidien, Santimamiñera bidien, estaziñotik gora igonda, Ajangizera bidien. Ointxe dabiz, barriro ipintteko hori. Hori neuri aginddu ostien, Barandianegaz ibillitte hortik, Jose Migeleaz. Ta Klaro, orduen sasoien Peru eta Marixe izen zien personaje bi gizona eta andrie izetie lez, gizon bat eta andra bat, ba izenak Peru eta Marixe ipinitte eta Marixek ez deko Ama Birjiñegaz zerikusirik Marixek izenak e! Marixe da andra bat nibel bajukoa esan gure deu eta Peru ba haren agintarixe-edo. Gizona eta andrie beherau orduen. Ordukoak die. Ta haren izenak askotan erabiltzen zien, edozetarako. "Hor doa Marixe bidietakoa" esaten zan igual, esaten eben neure amumak-eta be, erromerixetara eta beti neskatillen bat beti eurretik-edo, eurrera xamar ibiltten bazan-edo: "Hor doa Marixe bidietakoa". Bidietakoa, etxetik urten eta erromerixera bidien. "Marixe beti ernegetan eta Peru argaldu" beste esakera bat, ezta? Holako esakerak asko dauz, tripe haundixeri be Poto, Poto izen ei zen lodixe. "Hor doa Poton buzkentza beti eurretik". Poto baiño eurrerau buzkentza beti. Ta eurretik ibiltzen bazan hara edo hona: "Hor doa Poton buzkentza" edonori, Poton buzkentza Poto baiño eurrerau. Holako esakerak herrixek baeukezan, bai, eta hortik dator Peru eta Marixen historitxue.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Peru eta Marixen jatorria

Ipuinak, mitoak eta istorioak