Zantzoka gauean

Zantzoka gauean Antzina ez zen kaminorik egoten, eta gauez zantzoak entzuten ziren basoko bideetan. Batak bota eta besteak erantzun beste mutur batetik. Behin batek bota zuen zantzoa eta berak baino hobeto erantzun zion, eta hala jarraitu zuten, baina gero eta hurbilago entzuten zuen. Azkenean alboan entzun zuen, korrika hasi eta etxean sartu eta atea itxi zuen. Hurrengo egunean hamar atzamar markak atean, egurra erreta, aurkitu zituen. Laukizko kontua da.

Hizlaria(k): Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932)
Herria: Urduliz (Bizkaia)

Antzina ez zen kaminorik egoten, eta gauez zantzoak entzuten ziren basoko bideetan. Batak bota eta besteak erantzun beste mutur batetik. Behin batek bota zuen zantzoa eta berak baino hobeto erantzun zion, eta hala jarraitu zuten, baina gero eta hurbilago entzuten zuen. Azkenean alboan entzun zuen, korrika hasi eta etxean sartu eta atea itxi zuen. Hurrengo egunean hamar atzamar markak atean, egurra erreta, aurkitu zituen. Laukizko kontua da.

Informazio gehiago: Zantzoka gauean

Ipuinak, mitoak eta istorioak