Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik

Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik Butroiko aititak kontatzen zuen amamari buelta bat ematera zihoala esan eta sorginaren bizkarrean jarri, hark txori handi baten forma hartu eta hegan joaten zela "sasi guztien gainetik eta hedoi guztien azpitik" Euskadi guztiaren gainetik, toki berera itzuli arte. Behin sorginak erratuta, "hedoi guztien azpitik eta sasi guztien azpitik" esan zuen eta zauriz beteta itzuli zen etxera aitite, eta amamak ez zuen etxean hartu gura izan.

Hizlaria(k): Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932)
Herria: Urduliz (Bizkaia)

Butroiko aititak kontatzen zuen amamari buelta bat ematera zihoala esan eta sorginaren bizkarrean jarri, hark txori handi baten forma hartu eta hegan joaten zela "sasi guztien gainetik eta hedoi guztien azpitik" Euskadi guztiaren gainetik, toki berera itzuli arte. Behin sorginak erratuta, "hedoi guztien azpitik eta sasi guztien azpitik" esan zuen eta zauriz beteta itzuli zen etxera aitite, eta amamak ez zuen etxean hartu gura izan.

Informazio gehiago: Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik

Ipuinak, mitoak eta istorioak