Muskerraren istorioa

Muskerraren istorioa Irure baserria Santa Engrazi ermitatik gertu dago. Han inguruan ibiltzen ziren ardiak eta behiak zaintzen. Baserri ingurutik ez aldentzeko istorio asko kontatzen zizkieten, tartean muskerrarena. Musker batek koska eginez gero, zazpi herritako kanpaiek jo arte ez omen zen askatzen. Pako kezkatuta egoten zen, bost herritako kanpaiak bakarrik ezagutzen zituelako.

Hizlaria(k): Pako Eizagirre Irure (1946)
Herria: Zestoa (Gipuzkoa)

Irure baserria Santa Engrazi ermitatik gertu dago. Han inguruan ibiltzen ziren ardiak eta behiak zaintzen. Baserri ingurutik ez aldentzeko istorio asko kontatzen zizkieten, tartean muskerrarena. Musker batek koska eginez gero, zazpi herritako kanpaiek jo arte ez omen zen askatzen. Pako kezkatuta egoten zen, bost herritako kanpaiak bakarrik ezagutzen zituelako.

Informazio gehiago: Muskerraren istorioa

Ipuinak, mitoak eta istorioak