San Juanetako abesti zaharra

San Juanetako abesti zaharra <p>San Juanetako abesti zaharra.</p>

Hizlaria(k): Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

San Juanetako abesti zaharra.

Transkripzioa

- Ikusi, hau da. Hau da Mondrauen abesten dana, danak dakixena: "Ez dau iñun gizonik San Juan…" Ta hau da bestie, "herri-heresia" esaten […] Eta hau da:

Iaz ere Sain Juan Sain Juan zanetan,
aurten ere Sain Juan Bautista.
Jesukristoren lehengusua zan
Sain Juan, Sain Juan Bautista.
Hau da egia, da nagusia
konsolatutzeko mundu guztia.

Ibai guztiak agortu dira,
arrai gaixoak egarri.
Datorren urtean mutikotxuak
nun egingo dute igari?
Hau da egia, da nagusia
konsolatutzeko mundu guztia.

- Oso politta.
- Hau da zaharra esaten dana, e!

Egilea(k):

Informazio gehiago: San Juanetako abesti zaharra

Bestelako kantak