Antzinako kanta, Soledad Jauregik abestuta

Hizlaria(k): Kanta zaharrak ()
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

Antzinako kopla gisako kanta, Soledad Jauregik abestuta.

Transkripzioa

Hor goian dago etxe bat,
jo zagun atia,
erantzungo baluke
gure etxeko andriak.

Birritan ta hiru bider
Joxepek jotzen du,
gizonak bentanara
nekez urtetzen du.

Gizonak bentanatik
dio galdetutzen:
gauaren ordu honetan
zer zabitzete hemen?

Donzella eder bat dakat
nerekin batean,
semea dakarrela
bere sabelean.

Semea ta donzella,
nola ya liteke?
Gizon enbusterua
hortikan jun zaite.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Antzinako kanta, Soledad Jauregik abestuta

Bestelako kantak