`Ogi zerutik´ kanta

Hizlaria(k): Bixenta Larrañaga Zarraoa (1931)
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

`Ogi zerutik´ kanta abesten du Bixenta Larrañagak.

Transkripzioa

Ogi zerutik etorria,
zu zera gure poz guztia.
Ogi zerutik etorria,
zu zera gure poz guztia. (bis)
Bildots santua hara hemen,
munduko gaitza kentzearren.
Sagrariua nun dagoen,
lurra zeruaz bat egiten.
Lurra zeruaz bat egiten.

- Gero hori luziao be bada, [liburuan] jarraitzeko.
- Bai, kanta hori...
- Hasieran, ba, domekero-domekero hori kantatzen da.
- Bai, baiña dana ez da kantatzen normalian. Horixe, zeuk kantau dozuna...
- Bueno, holan, Arantzazun edo jente asko dagonian komuniua hartzen orduan bai, baiña jeneralian elizatan, ba, luzia.
- Luziaua [...], luzia...
- Bai.

Egilea(k):

Informazio gehiago: `Ogi zerutik´ kanta

Bestelako kantak