"Gure Tala" kanta

Hizlaria(k): Bermeoko kanta zaharrak 01 ()
Herria: Bermeo (Bizkaia)

"Gure Tala" kanta.

Transkripzioa

Gure Tala, agur

Baionatik hasita, beste Baionara
toki ederrak dira, baiña ai gure Tala.
Harrotasunik barik, baiña bai zintzorik
bermeotarra beti guztiz alaiturik.

Burgotikan begira gure Talaiari,
bihotz- bihotz guztia nere maitiari,
arraintxuan urruti bihotza penarik
gure oraziyoa Talan San Rokeri.

Baionatik hasita, beste Baionara
toki ederrak dira, baiña ai gure Tala.
Harrotasunik barik, baiña bai zintzorik
Bermeotarra beti guztiz alaiturik.

Neska ta mutillak, goratu bihotza
guazen bai Talara, hau da gure poza.
Hemen dut ikusiko barku eder aunitz,
Bermioko neskato, anai pena barik.
Zapia zuriagaz, agurra santari
noa erregututen Almikeko amari.

Gure Tala, agur.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Gure Tala" kanta

Bestelako kantak