Urteberriko eta Erregenetako kantak

Hizlaria(k): Anttoni Larringan Bastida (1906)
Herria: Berriz (Bizkaia)

Gabonetan ere ibiltzen ziren eskean. Urteberri eguneko kanta. Erregenetako kanta.

Transkripzioa

-Eta abendue ta Urtebarridxe ta holakuek be bai?
-Bai, batzen zien. Bai. “Urte barri-barri, deukenak ez deukenari, nik ez dekot eta neri, badekozu emoidazu, ez badekozu, itxixozu, ta emoten ez dabena txarri belarri”.
-Ta Erregenetan?
-E?
-Erregenetan?
-Erregenetan be hoixe, atzera be kantau: “Erregen, erregen, kimeletañe, zazpi intxaur ta zortzi gaztaiñe, apalazioko zaldune, hiru erregen egune, zotzak eta paluek, estudiantien kontuek, estudiantie sasi-sasi, asko jan ta gitxi ikisi”. Hoixe!
-Oin be eitten da...
-Bai, baiña oin modernuago, ta beste grazia batekin...
-Soiñuaz eta....
-Bai, baiña lehenago… […] askotan kirtena edo holako bat [...].

Egilea(k):

Informazio gehiago: Urteberriko eta Erregenetako kantak

Bestelako kantak