"Jaiki-jaiki" kantua

"Jaiki-jaiki" kantua <p>"Jaiki-jaiki, euzkotarrak" kantua. Isilpeko ikastoletakoak. "Etxean badet ama" kantua.</p>

Hizlaria(k): Arantxa Lasa Apalategi (1930)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

"Jaiki-jaiki, euzkotarrak" kantua. Isilpeko ikastoletakoak. "Etxean badet ama" kantua.

Transkripzioa

- “Jaiki, jaiki, euzkotarrak, argia da zabala, argia da zabala”. Badakizu hori, abesti hori?

Sortaldetik ageri da
argi goxo biguiña.
Bere aurrean bildurtuta
iges dijoa illuna.
Iges dijoa illuna.

- Polita, e?
- Oso polita da, bai. Badaude kantak eta… Ikusten? Ba, batzuk badakizkit; beste batzuk ya…
- Hainbeste izango ziran, ezta, kantak?
- Klaro.
- Egoera bakoitzerako bat.
- Hau oso polita zan:

Etxean badet ama
Jainkoak emana,
zeruan beste ama,
Andre Mari ona.
Bien eskutik noa
zeruko aitangana.
Beren eskutik noa
zeruko aitangana.

Hori ere oso polita zan. Eta hori etxean abesten genun gauean.
- Hori zer, ohera joan aurretik?
- Bai.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Jaiki-jaiki" kantua

Bestelako kantak