San Juanetako kanta; prakarik ez

San Juanetako kanta; prakarik ez San Roke auzoan beti kantatu izan dute asko. San Juan suaren inguruan abesten zuten abestia kantatzen du. San Juan suaren gainean gona eta guzti egiten zuten salto. Prakak Montecalvora ira bila joan zen batean jantzi zituen.

Hizlaria(k): Feli Uribe Alberdi (1928)
Herria: Durango (Bizkaia)

San Roke auzoan beti kantatu izan dute asko. San Juan suaren inguruan abesten zuten abestia kantatzen du. San Juan suaren gainean gona eta guzti egiten zuten salto. Prakak Montecalvora ira bila joan zen batean jantzi zituen.

Transkripzioa

- Feli: Guk, asko kanteu duu San Roken. Domingo Txopittenekuek, este Eugenio [kaballostekue].
- Isabel: Ha hil zan.
- Feli: Bai. “Pero llevábamos un duo…”. Sabiñe “que está inútil ahora, en silla de ruedas está”. Guk kantau San Roken.
- Zegaittik ez dozu kantetan umetako zeozer?
- Feli: Ze kantauko dot, ba nik oin? Hainbeste urtien?
- Edo jaidxetan. Jaidxetan seguru kantetan zenduena, San Juanetan edo Santa Agedetan?
- Feli: “San Juan, San Juan” beti ta salto eindde.
- Zelan zan?
- Feli:
San Juan, San Juan,
arrutza bi kolkuan,
beste bi altzuan.
Sorgiñek eta lapurrek erre, erre!
artuek eta garidxek, gorde, gorde!
biba San Juan.
Ta salto. Ala!
- Gona ta guzti?
- Feli: Prakak nok? Nik prakak bakizu noz ipintten nabezan? Nire denpora guztidxen, irak ekarten zien Montecalvotik eta beti Feli irie zapaltzen sabaire. Prakak orduntxe janzten nabezan, ze gero Durungora jueteko, pantorrilla guztidxek urrutute. Ai, koitteue! Orduntxe eta beti prakak jeusten. Altxau eziñik han.

Egilea(k):

Informazio gehiago: San Juanetako kanta; prakarik ez

Bestelako kantak