Santa Ageda bezperako abestia

Santa Ageda bezperako abestia <p>Santa Ageda bezperako abestia kantatzen du.</p>

Hizlaria(k): Feli Uribe Alberdi (1928)
Herria: Durango (Bizkaia)

Santa Ageda bezperako abestia kantatzen du.

Transkripzioa

- Isabel: Santa Ageda kantain!
- Santa Ageda?
- Isabel: Badakin hik kantetan.
- Feli: Diferente bai, baiña hain luzie!
- Isabel: Bueno, ba erdidxe kantau.
- Feli: Santa Ageda, Ageda,
bidxer da Santa Ageda,
bidxer da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera gaba.
Bedeinkatua izan dedilla
etxe honetako jentia,
pobre ta umil dabillenentzat
badeuke borondatia.
Hortxe goiko kamaretan,
oge zuri nabarretan,
lotxu gozo bat egingo neuke
Isabel zeure besuetan.
Armaridxopien sague,
hari begire katue,
neu be zeuri begire nago
Isabel bidxotzekue.
- Isabel: Biba Feli!
- Feli: Luziaue da, baia. Nik neskatueri erakusten dotsiedaz horrek. Lobatxueri. Luzie da hori.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Santa Ageda bezperako abestia

Bestelako kantak