Gabonetako kantak; dantza zalea

Gabonetako kantak; dantza zalea Gabonetan "Aldapeko sagarraren adarraren puntan" abesten zuten. Feli beti izan da dantzazalea, baina gizona ez ei da zalea.

Hizlaria(k): Feli Uribe Alberdi (1928)
Herria: Durango (Bizkaia)

Gabonetan "Aldapeko sagarraren adarraren puntan" abesten zuten. Feli beti izan da dantzazalea, baina gizona ez ei da zalea.

Transkripzioa

- Ta ze kantatzen zenduen Gabonetan zuek?
- Isabel: Hator hator mutil.
- Feli: Aittek, gure aittekin asko: Aldapeko sagarraren adarraren puntan. Horrek kantok.
- Isabel: Segidu.
- Feli: Txoria dago abeslari, txiruliruli, txirulirul… Ahaztute “yasta” ahaztu eitten die. Aitteri euskerezko kantak, barbaridadie Gabonetan. Asko gustetan jakon.
- Dantza be gustetan jatzun zuri?
- Feli: Bai.
- Isabel: Honek oso ondo jantzan eitten eban.
- Feli: Baia gizona hartu dot, torpe. Golperik be ez! Nik jamonik be ez. Nik harrapaten dotanakin jantzan, sueltuen zein agarrauen, asko. Lehengo egunien /lehengunien/, neskatuen komuniñue euki giñun, hemen zelan da, hori Zornotzan hori famosuori? Zelan da?
- Kojue?
- Feli: Ez. Han goidxen, zelan da?
- Boroa.
- Feli: Boroan. Bueno ba egon zan umientzako paiasuek eta egon zien lau komuniño, egon zien. Ni baten eonda nau bodan. Leku ikusgarridxek dauz desdeluego.
- Isabel: Oso ona bai.
- Feli: Umientzako-ta endemas, bueno. Ta eon zien paiasuek eta erromeridxe. Ala ni jantzan. Zahartzaruen niri gustau. Aunke sea bakarrik, baia jantzan ein.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gabonetako kantak; dantza zalea

Bestelako kantak