Berdura plazan antzerkia

Hizlaria(k): Sotera Zubiaurre Garitaonaindia (1908)
Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)

Kaminerokora erromeriara joaten ziren. "Sasikoipatsu" egunean bazkaria egiten zuten. Berdura plazan antzerkia egiten zen. `Erreguetan´ abestiaren hasiera abesten du.

Transkripzioa

- Gero izeten zan Kamiñerokuan zauan erromerixia orduan.
-Igandetan ere izaten zan?
- Bai, bai.
- Igandero egoten zan Kamiñerokuan?
- Bai, soiñua egoten zan. Soiñua eta... orduan...
- Juten al ziñan hara ere?
- Honbre! Ai enee! Harek egunak! Gure jangoikua! Bueno! Orduan baitta... josten ikasten ere ibili nitzan, e! Eta eitten genduan, karnabaletan, "Jueves Gordo", "Sasikoipatsu" esaten giñon, eta "Sasikoipatsu" egunian jostunak danak -erretratuak ere badaukaraz nik, eta- han ipintzen zaben, bazkaixa enkargatzen genduan igual -Kamiñerokuan ere inda gaude-, ba, ipintzen genduan, bazkarixa eskatzen genduan. Angulak eta danak jaten genduzen orduan, oin baiño errezao zian ta. Baiña orduan ere ordurako dirua zan! Ordurako dirua, oin beszela! Oin ere "mucho, pero... también ganamos mucho".
- Antzerkira juten ziñeten?
- Antzerkia zer da?
- Teatruak. Teatrua.
- A! Ein zaben teatrua batzuetan berdura plazan, bai, ein zaben, oso politta gaiñera ordurako, e! Geuretzako, ordurako.
- Eta gogoratzen al dozu?
- Bai: "Erreguetan ari nitzala eman dite albistia: ama zureak nahi ez duela biok elkarganatzia. Nola ez neukan, oraindiokan gauz hori erabakia, ber-bertatikan asmoa hartu det konbentuan sartutzia". Gero mutillak... luzia da, e!

Egilea(k):

Informazio gehiago: Berdura plazan antzerkia

Bestelako kantak