"Nere andria andre ona dala" kanta

"Nere andria andre ona dala" kanta <p>"Nere andrea andre ona dala" abesten du. Bere koinatuari entzunda ikasitakoa du.</p>

Hizlaria(k): Joakina Cestau Zabaleta (1931)
Herria: Goizueta (Nafarroa)

"Nere andrea andre ona dala" abesten du. Bere koinatuari entzunda ikasitakoa du.

Transkripzioa

Nere andrea andre ona dala
auzuan hala diote, diote
erositako preziyuetan
preziyo erositakuetan
erositako preziyuetan
pozik salduko nuke.

Nere andrea kamisa zaharra
beria balu ezer ez, ezer ez
zazpi astian soinian dauka
soinian dauka zazpi astian
zazpi astian soinian dauka
garbitutzeko alperrez.

Berriketian balitz gogua
eta jarduna ardatza, ardatza
nere andriak egingo luke
egingo luke nere andriak
nere andriak egingo luke
etxia bete mataza.

- Mataza. Zeri deitzen diyozue mataza?
- Hari madeja nola izaten dia? Ta ardatza, berriz, denbo baten gure izeba zena hola aitzen zen.
- Hariya itten?
- Bai. Ardatza.
- Ia kantatuyazu azkeneko bertsu hoi...

Berriketian balitz gogua
eta jarduna ardatza, ardatza
nere andriak egingo luke
egingo luke nere andriak
nere andriak egingo luke
etxia bete mataza.

- A, oain bai entendittu det hobekixeo. Ze politta. Hoi zeñena den ba al dakizu?
- Hori? Lazaro zena Kaperokona, gure koinaduana. Kaperoko Lazaro zenak kantatzen zun.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Nere andria andre ona dala" kanta

Bestelako kantak