Eskolara larunbatetan kantatzen ikastera

Eskolara larunbatetan kantatzen ikastera <p>Hiru eskola irakasle zeudela dio Ang&egrave;lek. Biziki bortitza baldin bazen ere, anitz maite zuen Hourcadette andere&ntilde;oa. Larunbat arratsaldeetan, harengana joaten zen kantuz ikastera.</p>

Hizlaria(k): Angèle Mendiburu Elizalde (1931)
Herria: Makea (Lapurdi)

Hiru eskola irakasle zeudela dio Angèlek. Biziki bortitza baldin bazen ere, anitz maite zuen Hourcadette andereñoa. Larunbat arratsaldeetan, harengana joaten zen kantuz ikastera.

Transkripzioa

- Ta erran duzu, delako errientsa hori, nola izena zuen, maite zenuen errientsa?
- Mademoiselle Hourcadet. Biziki bortitza zen, bainan hori ttipien eskola zen; gu joaiten ginen kantuz ikasterat bakarrik harenganat larunbat atsaldetan. Elgar aditzen zuten hiru errient eta errients ziren eta horrek bazakiin musikan eta denbora hetan, oraiko mementoan eskola guzietan baduzu, presuna bat jiten dena kantuz eta musika egiterat. Aldiz, ordüan ez, eta hiru erakasle hek bazakiten horrek bazuela musikaren eta kantuaren doinüa. Eta heldu bita larunbat atsaldetan, ez dakit oren bat egoiten ginenez, nik uste horrekilan, hiru eskoletakoak horrenganat joaiten ginen.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Eskolara larunbatetan kantatzen ikastera

Bestelako kantak