"Perretxikotan nenbillenian" kanta

"Perretxikotan nenbillenian" kanta <p>"Perretxikotan nenbillenian, Mendiolako basuan..." kanta abesten du pasarte honetan.</p>

Hizlaria(k): Luzia Inzunza Arteaga (1925)
Herria: Mañaria (Bizkaia)

"Perretxikotan nenbillenian, Mendiolako basuan..." kanta abesten du pasarte honetan.

Transkripzioa

- Eta holan beste kantarik? Bai, ezta?
- Holan kanta luzeik ez. Ostantzien ba holako zer batzuk bai.
- Laburrek, [...].
- Bai, esate baterako... Ez dakit oin entzuten bada, baia beste bat be bazan:

Perretxikotan nenbillenian
Mendiolako basuan,
dama gazte bat billatu neban
sasi batzuen onduan.

Gaztia nintzan zorua nintzan
jarri ninddakon onduan
amantaltxue zabaldu eta
hartu ninduen altzuan. (bis)

- Hori be amak kantetan auen?
- Bai, bai, horrek bai, bai. Nik ikesiriko kanta guztiek dakiaz amak [...].

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Perretxikotan nenbillenian" kanta

Bestelako kantak