"Hiru aeroplano" kanta herrikoa

"Hiru aeroplano" kanta herrikoa <p>Ez zekiten euskarazko kanta askorik. Amak kanta herrikoi asko zekizkien eta horiexek bakarrik abesten zituzten euskaraz, eskolan erdarazkoak ikasten zituzten eta. "Hiru aeroplano" kanta herrikoiaren lehen zatia abesten du.</p>

Hizlaria(k): Antigua Urbieta Etxaburu (1938)
Herria: Ondarroa (Bizkaia)

Ez zekiten euskarazko kanta askorik. Amak kanta herrikoi asko zekizkien eta horiexek bakarrik abesten zituzten euskaraz, eskolan erdarazkoak ikasten zituzten eta. "Hiru aeroplano" kanta herrikoiaren lehen zatia abesten du.

Transkripzioa

- Zer kantaten zan ba?
- Euskerazko kanta asko ez genkixen, gauzi de, erderaz eskolan. Baiñe guk geuk e gure ama zan kantalaxe, hamengoxe herrikoi-herrikoi kantak, betiko-betikuk horretxek kanta.
Umetako... berezi kanta euskaldunik guk ez genkixen, ze erderaz e… ikasi genduzen jokuk. Baiñe herrikoi kantak, entzunde etxitan ta…
- Ze kanta zien edo?
- Bai, “Hiru aeroplano pasa ta bat itsasora jausi” ta horreitxek.
- On kantetako moduen bai?
- E?
- Kantetako moduen oin bai? Ze horrek be ia galdu eitten die, ez?
- On, on? Ba bai! On nik kanta? Jesus!! Bueno…

Hiru aeroplano pasau-ta,
bat itsosara jausi.
hiru aeroplano pasau-ta,
bat itsosora jausi.
ekarri
Seberianok ekarri
Seberianok ekarri
Seberianok
barran fonduan utzi.

Bota-ta
ezin atrapa bota-ta
ezin atrapa bota-ta
ezin atrapa,
txikotetik eskapa.

Hori egixe da, hori egixe da,
neuk ikusitelako,
hori egixe da,
hori egixe da,
neuk ikusi dolako.

Egongo diz gehixaua be bai, holakoxik, da “Ixil-Ixilik dago” hoixe [...] horretxek oso polittak.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Hiru aeroplano" kanta herrikoa

Bestelako kantak