Josi bitarteko kantak

Josi bitarteko kantak <p>Josi bitartean, kantuan aritzen ziren; orduko kantak aipatzen ditu.</p>

Hizlaria(k): Agurtzane Arizmendi Txapartegi (1933)
Herria: Urnieta (Gipuzkoa)

Josi bitartean, kantuan aritzen ziren; orduko kantak aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Ta kantari, gu beti kantari aitzen giñan, gu beti kantari. Entrebista bat ittea etorri zian behin, oain dala hogei bat urte o ni hemendik jun nintzan-ta, Andoaindikan. Esan ziyen "Zuek ze itten zenduen?" "A! Guk kantatu, kantatu, guk josi ta kantatu, kantatu, abestu, josi ta abestu, josi ta abestu..."
- Ta ze kantatzen zenittuzten?
- Zeanak, "Maritxu nora zuaz" ta kanta hoik. Ta geo bersuak edo liburun bat o bazun, liburun bat, ta handikan "ikusten dezu goizian", hoik denak'e bai. Geo," mutil koskor bat itsu aurreko", ta bersuak eta... Geo zeanak'e bai, Genovevanak'e bai.
- Nola zien hoik, Genovevan bertsuak?
- Zeak, Jesus, Maria... Genoveva, zein dittuzu hoik? Esan diyozu ba Rokei, galdetu diyozu ba leheno...
- Markesaren alaba.
- Markesaren alaba, Markesaren alabak eta hoi denak, hoik denak.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Josi bitarteko kantak

Bestelako kantak