Ikastolako kantua II

Ikastolako kantua II Edukia lantzeko erabiltzen zituzten abestietako bat abesten du Mari Karmenek pasarte honetan.

Hizlaria(k): Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938)
Herria: Usurbil (Gipuzkoa)

Edukia lantzeko erabiltzen zituzten abestietako bat abesten du Mari Karmenek pasarte honetan.

Transkripzioa

Baziren bi txerri Ttip eta Ttup,
bi txerri tturrin-tturrin
buztan-arin, mutur gorri.
Ttup beti gose, ezin ase,
beti zebilen dena tripirezka
Eta Ttip, gaixo Ttip, aska zolan milika
Eta Ttip hip-hip-hip maiz nigar-hipaka
Eta Ttup, urde Ttup, glu-gluk eta urrup bien bazkaz betteka
Ttupek behin tturrin-tturrin Ttipen buztana,
buztan arina, aho zikin
Ttipek orro, Ttupek irri,
Jaun triperoa etorri eta honek Ttip utzi,
ez baitzuen aski gantz eta txitxi
Eta Ttupek egin tturrin-tturrin lukaink eta odolki
Jan, jan, potolo, txingar eta talo
Ai, baina hip-hip-hip ez izan dena trip.

- Ez det esan hor daon bezela, e? Zeatik hor daude nahasketa batzuk...
- Eta hori iten zan antzerkian, ez?
- Bai. Baiño, bueno, txapuza bat atera zait.

Ttupek behin tturrin-tturrin Ttipen buztana,
buztan arina, aho zikin
Ttipek orro, Ttupek irri,
Jaun triperoa etorri eta honek Ttip utzi,
ez baitzuen aski gantz eta txitxi
Eta Ttupek egin tturrin-tturrin lukaink eta odolki
Jan, jan, tripero, txingar eta talo
Ai, baina hip-hip-hip, ez izan dena trip.

- Ez dakit nola geldittu dan o ze.
- Orduan, bi txerri: bat potoloa eta bestea...
- Klaro, bat potoloa dago, dana jaten zulako! Biak aska-zulo batian aitzen zian. Batek danak jaten zittun eta bestia gelditzen zan ezer gabe. Eta, noski, gero zer gertatzen da? Ba, Ttup potolo-potoloa eta Ttip ttiki-tttikia, flako-flakoa. Eta etortzen da "Jaun triperoa", txerri-hiltzailea, eta, noski, Ttip hantxe uzten du bazterrian eta bestia hiltzen du eta bestiakin egitten dittuelukainkak eta odolkiak. Eta ordun esaten dio: "A, jan, jan, tripero, txingar eta talo! Baiñan ai hip-hip-hip, ez izan dena trip".

Egilea(k):

Informazio gehiago: Ikastolako kantua II

Bestelako kantak