Kanta "berde" bat

Kanta "berde" bat <p>Kanta "berde" bat abesten du.</p>

Hizlaria(k): Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932)
Herria: Usurbil (Gipuzkoa)

Kanta "berde" bat abesten du.

Transkripzioa

-Berde bat kantatuko dizut. 3R, e! 3R da hau.
Tturruku-ttuku-ttuku
Ez neri ukuttu,
Aita ganbaran da ta
Sentittuko gaitu.
Aita ganbaran eta
Ama sukaldian,
Neska-mutillak berriz
Eskaillera azpian.
Neskak esaten dio
Azpitik ai-ai-ai!
Mutillak gaiñetikan
Isilik egon hai!
Kaliaren erdian
Nahi degun guztia
Han kunplittuko degu
Gure kutizia.
Tturruku-ttuku-ttuku
Ez neri ukuttu,
Aita ganbaran da ta
Sentittuko gaitu.

-Polita da hori ere.
-Berdia. Hori kantatuta parre eiten duen zarrak baakizu ze izandu dian gaztetan. Alproja earrak. Ta holaxe.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Kanta "berde" bat

Bestelako kantak