Ipuinak

Bidegurutzeetan arimak agertu Bidegurutzeetan arimaren bat topatuz gero, aitaren egin eta desagertu egiten zela esaten zuten. Olio usainak sorginak-edo zeudela esan nahi ei zuen. Sorgin kontuak-eta, hala ere, euren sasoia baino lehenagoak izan ziren.
Hizlaria(k): Luzia Inzunza Arteaga (1925) Herria: Mañaria (Bizkaia)

Atal honetan ipuinak, mitoak eta istorioak batu ditugu. Adinekoek kontatutakoak. Umetan etxean entzun zituztenak. Sorginenak eta lamienak, besteak beste. Batzuk oso ezagunak. Beste batzuk ez hainbeste. Ipuin hauetako batzuek oinarri moduan hartuta lanketak egiten ari gara, ondoren “Kontaketak” atalean jartzeko.