Kantak

Eskutik helduta kantatzeko kanta Kalera edo beste lekuren batera joan behar zenean kantatzen zuten abestia. Eskutik helduta, ilaran joaten ziren pertsona bat aurretik zela abesten: "Goazen, goazen baratzera..."
Hizlaria(k): Begoña Arregi Onagoitia (1950) Arantxa Iregi (1941) Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Webgune honetako kantak lau ataletan banatuta daude. Abestiak daude batetik, kantatuak edo errezitatuak, eta bestetik kantei buruzko azalpenak. Kanten testuingurua, alegia. Abestietan hiru multzo egin ditugu: ume kantak, bertsoak eta bestelako kantak. "Ume kantak" atalean haur txikiei kantatzen zaizkienak aurkituko ditugu, sehaska kantak besteak beste, eta baita haur txikiek ikasteko moduko kantak eta kantu-jolasak ere. "Bertsoak" atalean koplak eta bertsoak datoz. Eta "Bestelako kantak" atalean, berriz, gainerako guztiak: kanta tradizionalak, Gabonetakoak, erlijiosoak, kanta modernoak...

Hemen bildutako kanta eta kanta-jolas batzuetan oinarrituta, ikastetxeetan lanketak egiten ditugu. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, kantak ikasi eta biziberritu egiten dituzte. DBHn, antzinako kanten esanahia eta kantagintzaren historia landu ditugu. Proiektu horietarako prestatutako bideoak “Bideoteka” atalean ipini ditugu.