'Tiriki tiki tauki' kanta

'Tiriki tiki tauki' kanta 'Tiriki tiki tauki' kanta

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

'Tiriki tiki tauki' kanta

Transkripzioa

- ... zelan da? A!

Tiriki tauki-tauki mailluaren hotsa
Hamalau hargin baiño hobe da arotza.

- Ta hori be luziaue da, baiñe... Klaro, [ahaztu]... "tiriki-tauki-tauki". Beste bat:

Tiriki-tauki-tauki urunok eralgi...

- "Urunek eralgi" zien, urune lehenao bahien eralgi eitten zan finketako [ogixa eitteko]. Bahia.

...urunok eralgi,
ontza bat txokolate hamalau atsori.

- Entendidu dozu?
- Eta horrek musikia zekan?
- Ba! Ke ba! Hori musikarik barik, hori "rist-rast" kantau ta aurrera!
- Oseake, "tiriki-tiki-tauki..."

...urunok eralgi.
Ontza bat txokolate hamalau atsori.

- Atsuek andra zaharrak zien. Oin, lehen, gero, umerik eitten ez zeuenak ziela, baiña bueno. "Hamalau atsori".

Hamalau atso eta hamalau fikara...

- "Fikarak" die tazak. "Fikara". Ta, klaro, handik:

...txokolatia atarateko bildurraz ikara.

- Ontza bat txokolate hamalau atsoi... hamalau atsoi [eitten] badotsezu... Hamalau atso [baeukien] ta hamalau fikara, baiñe ontza bat txokolateaz, ba...

Hamalau atso eta hamalau fikara,
txokolatia atarateko bildurraz ikara.

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Tiriki tiki tauki' kanta

Ume kantak