Kantak

Urrezko ezteietako bertsoak Urrezko ezteietarako bertso batzuk prestatu zituen, baina inork ez zion kantatzeko eskatu eta buruan gorde zituen. Hurrengo egunean, ahaztu aurretik idatzita jaso zituen. Okasio hartarako prestatutako bertsoak irakurtzen ditu Juan Bautistak.
Hizlaria(k): Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Herria: Andoain (Gipuzkoa)

Webgune honetako kantak lau ataletan banatuta daude. Abestiak daude batetik, kantatuak edo errezitatuak, eta bestetik kantei buruzko azalpenak. Kanten testuingurua, alegia. Abestietan hiru multzo egin ditugu: ume kantak, bertsoak eta bestelako kantak. "Ume kantak" atalean haur txikiei kantatzen zaizkienak aurkituko ditugu, sehaska kantak besteak beste, eta baita haur txikiek ikasteko moduko kantak eta kantu-jolasak ere. "Bertsoak" atalean koplak eta bertsoak datoz. Eta "Bestelako kantak" atalean, berriz, gainerako guztiak: kanta tradizionalak, Gabonetakoak, erlijiosoak, kanta modernoak...

Hemen bildutako kanta eta kanta-jolas batzuetan oinarrituta, ikastetxeetan lanketak egiten ditugu. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, kantak ikasi eta biziberritu egiten dituzte. DBHn, antzinako kanten esanahia eta kantagintzaren historia landu ditugu. Proiektu horietarako prestatutako bideoak “Bideoteka” atalean ipini ditugu.