Kantei buruzko azalpenak
-
Gabon-kanta, izatez zuberotarra, Uztarrozen
Fidela Bernat Aracués (1898) Uztarroze
Gabon-kanta bat (izatez zuberotarra) kantatzen du. Kantaren inguruko azalpenak. Beste kanta batzuk ahaztuta ditu. Poltsarekin irteten ziren eskean.
-
Gabon egunean hiru gabon-eske mota
Joseba Garate Elosua (1936) Zumaia
Gabon egunean hiru eske klase egiten ziren: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren. Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrak ... Bazkalostean "Gomexago" abesten zuten eta janaria biltzen zuten. Zumaian ohikoa zen kanta hori. "Gomexa" arrain-mota bati deitzen diote. Beste talde batzuk jaiotza hartuta gauean irteten ziren eskean, eta haiek abesti gehiago kantatzen zituzten. Haiei dirua ematen zitzaien. Bataioetan ere abestu eta dirua eskatzen zen.
-
Euskal kantak ikasten zituzten `Boga-boga´ liburutik
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Ez dute gaur egungo euskal musika talderik ezagutzen. Garai batean euskal kantak ikasten zituzten abadearekin, maistra etorri aurretik, `Boga-boga´ liburuarekin. Gustuko zuten abestea. Maritxuk dio arrosariotik irtendakoan kantuan joaten zirela basora. Gaur egun gazteek ez dute euskal abestirik abesten. Ramonek dio beraiek tabernarik taberna kantuan ibiltzen zirela.
-
Seminarioan ikasi zituen euskarazko kantak
Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain
Euskal Kantutegia Seminarioan biltzen hasi zen. Aurretik ez zuen euskal kanturik ia ezagutzen. Eskolan fraideekin ibili zen eta dena erdaraz ikasten zuten. Heziketa gogorra.
-
"Iratargi amandria"
None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati
Ez dute landareei hitz egiteko ohiturarik izan, ilargiari, ordea, beti kantatu izan diote, eta kantua euren seme-alabei ere irakatsi diete. 'Amandria' (amona) hitzaren erabilera.
-
Hitanoa kantetan
Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia
Kantei dagokienez, badira hitanoa erabiltzen dutenak, baita noka darabiltenak ere. Oskorriren bilduma aipatzen du. Kanta batzuen bertsio berrienetan hika-tik zuka-rako aldaketa egin da. Kantetan azaltzen diren hika arrasto txikiek umeak hitanora ohitzeko balio dute.
-
Umeen danborrada San Bartolome jaietan
Begoña Mugerza Oria (1953) Gloria Mugerza Oria (1941) Elgoibar
San Bartolomeetan Umeen eguna ospatzen zen eta danborrada antolatzen zuten. Arropak hasieran Donostiako "Casa Angelita"tik alokatzen zituzten. Gerora beraiek egin zituzten 100 umerentzat arropak. Iñaki Larrañaga marrazkilariak laguntzen zien. Karroza. Musikaren arduraduna Antonio Azpiazu izaten zen. `Elgoibar´ pieza; Isaak Azpiazu anaiak hitzak jarri zizkion Inazio Bereziartuak egindako musika bati eta urtero abesten zen danborradan. Pilar ikastetxean egiten zituzten entseguak.
-
`Elgoibar´ kanta, Elgoibarko hereserkia
Begoña Mugerza Oria (1953) Gloria Mugerza Oria (1941) Elgoibar
San Bartolome jaietako umeen danborradan urtero abesten zen `Elgoibar´ kanta abesten dute. Musika Inazio Bereziartuarena; hitzak Isaak Azpiazurenak. Kantaren amaieran "Aupa Elgoibar!" esaten zuten denek batera.
-
Mutilak igandeetan sor Natividad ikustera
Mila Oiartzabal Osoro (1932) Elgoibar
Maalako mojek kantatzen zuten gaztelaniazko kanta. Baziren euskarazko kantak ere; Ama Birjinari euskaraz kantatzen zioten. Mojek gaztelaniaz egiten zieten. Sor Natividad bilbotarra oso polita omen zen. Mutilak hura ikustera joaten ziren igandeetan. Beraiei iruditzen zitzaien mojak zatarrak izan behar zirela. Garaiak asko aldatu dira. Beraiek oso inozenteak ziren. Aitak oso gaizki kantatzen omen zuen.
-
Badihardugurentzat egindako kantaz
Ainara Ortega Barrenetxea (1980) Hernani
Badihardugurentzat egindako kanta egitea erraza eta polita izan zela dio. Juan Martinek (Elexpuruk) hiru bertso egin zituen. Doinua eta hitza txirikordatuta atera zitzaizkion.
-
Emakume trikitilarien omenezko kantaz
Maixa Lizarribar Saizar (1971) Altzo
Plazetan emakume gutxi ibiltzen zen lehenago, debekatu egiten zietelako. "Amak" taldearen kantu bati buruzkoak azaltzen ditu, haien ahotsak eta istorioak zabaltzeko helburuz egindako kantaz.
-
Emakume baserritarren omenezko kantaz
Maixa Lizarribar Saizar (1971) Altzo
"Amak" taldeak baserriko emakumearen garrantzia erakutsi du kantu batean. Karmele Jaiok egin zizkien hitzak.
-
Kantuen hitzak ere idatzi ditu
Daniel Landart Urruti (1946) Donoztiri
Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk Danielen hemeretzi kantu musikatu dituzte, gai sozialak, abertzaleak, maitasun kantak.
-
`Zure begiek´ kantaz
Daniel Landart Urruti (1946) Donoztiri
`Zure begiek´ kantaz.
-
Erretorearen bisita
Suzanne Mireille Oyhanto (1927) Azkaine
Erretorea etxera etortzen zaio. Hark ere maite du kantatzea. “Besteak baino aintzinexeago joaten da, baina kantatzen du” (umorez kontatzen du)
-
Abesteko ohitura
Mari Karmen Arrastua Sarasola (1944) Lurdes Esnaola Sein (1950) Maria Luisa Navarro Lujanbio (1939) Lezo
Garai batean asko abesten zen. Elizako kanta asko jakiten zituzten. Rantxerak abesteko ohitura. Lurdesek dio loterian tokatutako diruarekin disko-jogailua erosi zutela, berak 12 urte zituela. Enrike Zelaia, Pepe Yanci... jartzen zituzten. Lehenengo irrati eta telebistak. Etxean jasotako kanta zaharrak. Bertsotarako zaletasuna.
-
Primo de Rivera eta Fermín Calbetón Eibarren
Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar
Eibarrera etorritako pertsonai ezagunak: Primo de Rivera; Calbetón. Eskolan Fermín Calbetón-en bisitarako ikasitako kanta.
-
Kantatzeko bertso hautaketan
Pierre Oyhanto (1925) Azkaine
14 bertso dituen kanta abesteko prestatzen da.
-
Kantak buruz ikasteko teknika
Pierre Oyhanto (1925) Azkaine
Kantak buruz ezin ikasi orain; duela hamar urte erraz.
-
`Sorlekua utziz gero´ kanta
Pierre Oyhanto (1925) Azkaine
`Sorlekua utziz gero´ kanta kantatzen du buruz. “Alutxa” azken aurreko kopla oroitu arte ez du amore ematen.
-
"Txoria txori" poema mahai-zapietan
Aizpea Goenaga Mendiola (1959) Donostia
Bere gurasoen tabernan eta etxean kultur arloko taldeak eta jendea elkartzen ziren. Liburuen aurkezpenak egiten zituzten. Amari bururatu zitzaion "Txoria txori" poema mahai-zapietan idaztea, eta bateko eta besteko, azkenean Mikel Laboak kanta egin zuen.
-
Eguberrietako giroa
Josefa Zoko Moso (1905) Otsagabia
Otsagiko Eguberri aldiko giroa, oro har. Gabon-kanta baten zatiak ere abesten ditu. Errege bezperako ohiturak.
-
Euskarazko kantak eskolan
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Julian Iparragirre Artolazabal (1932) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Antzuola
Lehenengo euskarazko kantak Hermano Carlosek erakutsi zizkien eskolan. Ordura arte ikasitakoak, kutsu "patriótico" nabarmena zuten.
-
Bertsopaperak
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Julian Iparragirre Artolazabal (1932) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Antzuola
"Saltzen, saltzen..." kanta eta horrelako beste batzuk, Mendaro Txirristakak gerraostean saltzen zituen bertsopaperetatik ikasita.
-
Antzuolan abesten zen kanta ezagunaren inguruko azalpenak
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Julian Iparragirre Artolazabal (1932) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Antzuola
Antzuolan oso ezaguna den kanta ("Ai Maritxu..."); nork asmatu zuen.
-
Musika-zaletasuna
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Julian Iparragirre Artolazabal (1932) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Antzuola
Lagun-artean oso erraz ikasten zituzten abestiak.
-
Neska eta mutilen arteko kontuak gerra ostean
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Julian Iparragirre Artolazabal (1932) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Antzuola
"Hay que ver, hay que ver..." beraien sasoian garrantzi handiko kanta izan zen. Gerra ostean neskez ezkutuan hitz egin behar izaten zuten mutilek.
-
Ume-kanten inguruko azalpenak
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Julian Iparragirre Artolazabal (1932) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Antzuola
Ume-kantak: "Arre, arre, mandako.."; "Edurra dator menditik"; "Txalo pin txalo"; "Din, don Zeledon"; "Sasiolako erreketan zazpi gizon dantzan..."
-
Erdarazko kantak nola abesten zituzten
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Benito Lamariano Agirre (1909) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Justo Lizarralde Eskibel (1917) Jose Manzisidor Mujika (1905) Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
Erdararen ezagutza urria. Erdarazko abestiak ere beraien erara kantatzen zituzten.
-
Antzinako kantak
Goio Arbulu Arrieta (1931) Maximo Aristi Gabilondo (1931) Enrike Jauregi Aranguren (1930) Benito Lamariano Agirre (1909) Jose Mari Larrea Kortabarria (1931) Gervasio Legorburu Gabilondo (1930) Justo Lizarralde Eskibel (1917) Jose Manzisidor Mujika (1905) Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
"Los siete mandamientos..." eta "Ardauaren bentajak...."
-
"Maitasunez hil" kanta
Antton Valverde Lamsfus (1943) Donostia
"Maitasunez hil" kanta egiteko, normalean egiten duenaren kontrakoa egin zuen: lehenengo musika sortu zuen eta gero Xabier Leteri gaia jarri zion, hitzak egin zitzan.
-
"Shakespeareren sonetoak" kantaz
Antton Valverde Lamsfus (1943) Donostia
"97" izeneko diskoan kaleratutako "Shakespeareren sonetoak" kantari buruzkoak aipatzen ditu.
-
"Hamabi amodio kanta" diskaz
Antton Valverde Lamsfus (1943) Donostia
"Hamabi amodio kanta" diskoko kanten jatorria kontatzen du.
-
"Gaua. Ausentziaren itzala" lanaz
Antton Valverde Lamsfus (1943) Donostia
"Gaua. Ausentziaren itzala" kaleratzeko zalantzan egon zen. Harkaitz Cano eta Harkaitz Mendozaren "Malgu da gaua" liburuko hainbat poema diskora gehitu zituen. Hainbat aurkezpen ditu.
-
Kanta baten hondarrak; Eguberrietakoa ote?
Ignacia Legarrea Gaskue (1906) Anue
Etsaingo parrokoari ikasitako kanta.
-
Abaurregaineko gabon-kanta
Emilia Bidondo Adot (1909) Victoriano Zelai Bazterra (1911) Abaurregaina
Aspaldikoa den gabon-kanta bat abesten dute. Emiliak dio bere amak ere ez zuela ongi ikasi.
-
"Urdelardero" egunean eskolatik eskean
Mari Karmen Eraña Eraña (1933) Begoña Eskibel Arriola (1925) Eskoriatza
Inauterietan, "Urdelardero" egunean, eskolatik joaten ziren etxerik etxe eskean irakaslearekin. Txorizoa, sagarra edo urdaia sartzen ziren zirian. Kantatu egiten zuten. Abestiaren letra. Ezer ematen ez zuenari zerbait esaten zitzaion, mespretxu gisa.
-
Ezkutuan "Gora Euzkadi" abesten
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Gerraosteko euskal giroa. "Gora Euzkadi bizi bedi..." kanta abesten zuten ezkutuan. Abestiaren letra. Errepublikanoek beste kanta batzuk zituzten. Zerbait mugitu zen, baina Tolosa oso erdaldunduta zegoen. Kosta zitzaion buelta ematea, baina ikastolari esker lortu zen.
-
"Txiki-txikitandik" abestia
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Bordatxo sagardotegian kantatzen zuten "Txiki-txikitandik" abestia kantatzen du. Beste bi kanta aipatzen ditu.
-
Tabernan lehen abesten zirenak
Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano
Lehen tabernan abesteko ohitura handia zegoen. Orduko kantak aipatzen ditu.
-
Dantza egiteko tokiak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Igandetan, dantza izaten zen Igeldoko jolas-parkean, Gros frontoiaren azpian eta Principe Saboya hotelean (ikus mapan). Loiolan ere bai, Txomiñenean, Errenterian eta Hernanin ere bai... Abestia atera zuten.
-
Erregen eguneko kantak
Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate
Erregen egunean elizako kantak abesten ziren eta, normalean, gaztelaniaz izaten ziren. Euskaraz "Trakatan, trakatan, hiru errege... " kanta.
-
Imanol abeslariak Arestik Arantxari emandako poesia kantatu
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Arestik Arantxari poesia batzuk eman zizkion, irakur zitzan, eta honek Imanoli eman zizkion, zeinak hauetako bi musikatu zituen. Kontzertu batean poesiaren egilea agertu zen.
-
"Estellan kargatu naiz" kantari buruz
Delia Telletxea Bengoetxea (1944) Pilar Telletxea Bengoetxea (1942) Eratsun
"Estellan kargatu naiz Tafallarako" kantari buruzko azalpenak.
-
Maritxu teiletako
Juanita Ugarte Bilbao (1924) Getxo
Hagina jausitakoan, teilatura botatzen zen eta kantatu egiten zuten, bota baino arinago. "Maritxu tailetako gona gorridune, hautsi hagin zaharra ta ekarri barrie" kanta abesten zuten.
-
"Gabon bonbon" esaera
Dominga Larrauri (1897) Galdakao
Esaera zaharrak esaten ditu. Gabonetako jatordua eta ohiturak kontatzen ditu. Gabon kantetan ibiltzen ziren. "Gabon bonbon, natibittete ase ta bete, San Estebantxe lehenago letxe."
-
"Lau aeroplano pasata" kanta eta gertakizuna
Maria Luisa De Dios Telleria () Bermeo
Arrantzaleak etortzen ziren bere senarrarengana. Txilibristori gertatutakoa kontatzen du, Izarora joan eta uretan ikusi zuten aireplanoa ekarri zuten herrira. "Lau aeroplano pasata" kanta abesten du.
-
"Eguberri, Eguberri" izeneko kantaren ingurukoak
Juana Iturri Maisterra (1926) Garralda
"Eguberri, Eguberri" izeneko kantaren inguruko kontuak. Kantatu egiten du.
-
Gabon-kanta
German Berruezo Maisterra (1915) Maria Maisterra Pedroarena (1917) Aria
Gabon-kanta.
-
Gabon-kantaren inguruko kontuak
German Berruezo Maisterra (1915) Maria Maisterra Pedroarena (1917) Aria
Aurretik abestutako gabon-kantaren inguruko kontuak.
-
Eaurtako Gabon-kanta jada ahantzia
Karmelo Krutxaga Esarte (1899) Jaurrieta
Eaurtan Eguberrietan abesten zen gabon-kanta jada ahantzia duela dio.
-
"Eguberri, Eguberri" gabon-kanta Espartzan
Nicolas Elarre Senberoiz (1902) Espartza-Zaraitzu
"Eguberri, Eguberri" gabon-kanta.
-
"Verbum caro factum est" izeneko gabon-kanta
Patxi Biskarret Intxusta (1959) Otsagabia
"Verbum caro factum est" izeneko gabon-kanta eta honen inguruko azalpenak.
-
Eguberriko kantaren apurrak
Epifanio Arteaga Mateo (1905) Itzaltzu
Eguberrietako kanta baten zati bat abesten du.
-
Bidankozeko eguberri-kanta baten apurrak
Donata Jimeno Ornat (1891) Bidankoze
Euren amak ondo zekien euskaraz, baina beraiek ez zuten jaso. Euskarazko gabon-kanta baten zatiak gogoratzen ditu eta errezitatu egiten ditu. Doinua ez du oroitzen.
-
Eibarren ehiztari ugari
Angel Albizuri Ormaetxea (1921) Eibar
Ehiztari asko Eibarren: eperrak, erbiak, galeperrak... Aititak kontatutakoak. "Eperrak kantatzen du Arrate baillian"; gerra aurretik eper asko omen zegoen. Ehizako kontuak. Erbitan jarduten zutenak: "erbittalarixak". Ehiza-txakurrak. "Kirikixotan" (kirikinotan) ere egiten zuten txakur batzuek. Txakurrei irakastea.
-
Euskal kantak kantatzea gustuko
Fortunata Zuaznabar Arrieta (1912) Lasarte-Oria
Asko gustatu izan zaio kantatzea. Euskal kantak kantatzen zituen. `Maritxu nora zoaz` kantatzen du.
-
"Haurtxo txikia negarrez dago... " haur-kanta
Fortunata Zuaznabar Arrieta (1912) Lasarte-Oria
"Haurtxo txikia negarrez dago... " haur-kanta. Gogoan du amari kantatzen ziotela hori lagunek, aita tabernan dagoela esanez.
-
"Zapata ta gerriko, zenentzako?"
Fortunata Zuaznabar Arrieta (1912) Lasarte-Oria
`Arre, arre mandako´ kanta. Bukaeran, "hua zenentzako?" esaten du. Ume gaiztoarentzat ez; semetxoarentzat edo alabatxoarentzat. Elkarrizketatzaileak kantaren beste bertsio bat aipatzen du.
-
Oilasko-biltzeko dantza berezia
Santos Azpeitia Leunda (1926) Zarautz
Bertso zaharrak eta kanta zaharrak abesten zituzten kuadrillan zebiltzanean. Oilasko-biltzean dantza berezi bat egiten omen da. Nolakoa zen dantza.
-
Garia ereiteko abestia
Maria Elosegi () Larrabetzu
Gariaren garaian abestutakoak.
-
Kukuen habiari buruzko abestia
Maria Elosegi () Larrabetzu
Kukuak habia egiten zueneko abestia.
-
"Intxaurra nuez" kantari buruzkoak
Irene Aldalur Astarloa (1918) Ermua
"Intxaurra nuez" kantari buruzkoak. Gabonetan Hator-hator abesten zuten.
-
"Eibartikan urten genduan" abestiaren zati bat
Agurne Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1927) Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Elbire Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1926) Ermua
"Eibartikan urten genduan" kanta aipatzen dute zatika. Azalpena ematen dute.
-
Markanoren kantua
Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua
Apaizaren gertakizuna edo txistea. Angel Markanok abioi itxuran ipini zuen bizikleta. Hari buruzko kantua. Karrerak pasatzen zirenean tailer guztiak ixten ziren.
-
Kantu zaletasuna
Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua
Kanturako zaletasun handia berak eta bere lagunak. Trabakuko tabernan kantatzen zuten sarri. Behin Berrizko mutilekin gertatua: leiho baten harrapatutako loreontziak oparitu zizkieten.
-
"Atxia-Motxia" abestiaren historia
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
“Atxia Motxia” kantaren historia. Antonio osaba Juanitorekin ikastera joan zen batean, konturatu gabe entzun zuen Juanitok zelan konposatu zuen. Anjel Garate "Beltxi"rekin izandako eztabaida izaten zutelako sortu omen zuen. “Atxia-motxia perolipan, zure semia errotan, errotara nindoiala atera nion begi bat, atera nion begi bat, klin-klan, errota txikian, klin-klan". Lau-bost egunera konposaketa eginda zuen. Lehenengo gizonezkoendako eta gero koruarentzat. "Suite eibarresa" kantu bat baino gehiagorekin osatu zuen, “Ai Anton”, “Alperrik”, “Bihar da urtebete”, eta Antoniori eskaini zion. Zatika abesten du.
-
Ostirala, "kaskajuen eguna"
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
"Arragueta kalian" eta "Urkuzuko itturrixa" kanta ezagunak. Ostiralero Candido eta lagunak eliza aurrera heltzen zirenean, frakak gora jaso, txamarrari buelta eman, txapela bestekaldera ipini...eta saltoka ibiltzen ziren "hoy es el día de los cascarines..!." esanaz, eta Urkizuko iturrira joaten ziren ura edatera.
-
"Urdelardero" kantari buruzko azalpenak
Gadea Errasti Diaz de Gereñu (1990) Eskoriatza
Urdelardero kantua nolakoa den erakusten digu Gadeak.
-
Urdelardero kantuan
Gadea Errasti Diaz de Gereñu (1990) Eskoriatza
Urdelardero kantua abesten du
-
Haurrei zuzendutako kantaren azalpena
Francisco Gerriko Goikoetxea (1902) Altsasu
Haurrei zuzendutako kanta bat nondik datorren, nork abesten zuen... aipatzen dute. Iparraldetik zetorrela eta, bertako biztanleei buruz ere mintzatzen dira. Pasarte honetan emazteak ere hitz egiten du (Etxarriko euskaraz).
-
Eskolan abesten zituzten kantak gerra ondoren aldatu egin ziren
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Goizean eskolara joaten ziren eta ondoren doktrina ikastera. Eskolatik ateratzerakoan zein abesti kantatzen zuten gogoan du. Gerra ondoren abestiak aldatu egin ziren.
-
San Inazio martxaren bertsioa
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Elizan abesten zen San Inazio martxa, baina Elvira Zipitriak letra moldatu eta beste modu batera irakatsi zien umeei. Arantzak bere bertsioa abestean begiratu egiten zioten elizan. San Sebastian eguneko kantuarekin berdin.
-
"Eperdikarie ta kasakamiño" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Eperdikarie ta kasakamiño" kanta laburra. Kantaren inguruko azalpenak.
-
"Penta" masajistari ateratako kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
Bermeoko futbol jokalariek euren masajistari, "Penta"ri, ateratako kanta.
-
"Tertza otzarie" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Tertza otzarie" kanta eta honen inguruko azalpena.
-
"Prepara la txanela" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Prepara la txanela" euskaraz eta gaztelaniaz egindako kanta. Kantari buruzko azalpena.
-
Bermeoko kanta laburrekin osatutako "Popurri" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Popurri" kanta, abesti txiki askorekin sortutako kanta. Lehen hori egiteko ohitura handia zegoen. "Popurri"ko kantetan Bermeoko hainbat pertsonaia izendatzen dira.
-
"San Josen kapelie" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"San Josen kapelie" tonadilla laburra. Kantaren inguruko azalpenak.
-
"Cristobal Colon bapor barridxe" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Cristobal Colon bapor barridxe" kanta eta honen inguruko azalpena.
-
"Antonio Zelaia" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Antonio Zelaia", izen bereko patroiaren inguruko kanta.
-
"Bertso barriak" kanta
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Bertso barriak" kanta. Bertsolariren batek plazaren batean abestutako bertsoak izango direla jatorriz uste da.
-
"Sombrero en mano" eta "Ai Maritxu" kantak
Bermeoko kanta zaharrak 09 () Bermeo
"Sombrero en mano" kanta eta honen inguruko azalpena. Eta aurrekoari lotuta "Ai Maritxu!" kanta.
-
Kanta zaharrak gogoan
Donato Urien Armendia (1904) Abadiño
Kanta eta bertso zaharrak gogoan hartzen zituen eta gero kantatu egiten zizkion beste gizon bati. Oroimen ona zuen, eskolara joan ez arren.
-
Maristen institutua; mezak latinez, sermoia euskaraz
Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati
Gerra denboran Institutua kendu eta 1939tik 1963ra arte maristak egon ziren berriz Unibertsitatean, eta haiekin ikasi zuen Jerardok. Eskolak erdaraz izaten ziren arren, ez zituzten zigortzen euskaraz berba egiteagatik. Euskaraz abesten zituzten kantu bakarrak aipatzen ditu. Erdal abesti "ez oso pedagogiko" batzuk gogoratzen ditu. Elizkizunetan erabiltzen omen zen euskara. Meza latinez, baina sermoia euskaraz; ‘Bezperak’ eta arrosarioko ‘letaniak’ ere latinez kantatzen ziren.
-
`Boga Boga´ euskal kantu liburua
Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati
Seminarioko ikasleek 'Boga Boga' kantu liburua atera zuten, Anton Garro irakaslearen partiturekin. Ehun bat euskal kantu tradizionalek osatzen zuten liburua. Errepresio gogorrik ez zuten pairatu, norbaitek Iparraldera seminarioz aldatu behar izan zuen arren. Gerora, Kontzilioa ere urte haietan izan zen, gauzek hobera egin zuten.
-
Mikel Laboa ikaskide
Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia
Ikasle-egoitza, ostatu edota lagun euskaldunekin pisuetan bizi izan zen Zaragozan. Mikel Laboa ikaskidearen oso laguna izan zen bertan. Kanta zaharren bila etorri omen zen Laboa Joxe Mariren amarengana. Zaragozan kantu-parranda asko egiten zituzten Laboa eta bere gitarrarekin. Euskaldunen artean koro bat eratu zuten, eta Santa Ageda bezperan Pilarreko Katedralean hasita errondan abesten zuten. Katedralean barruan abesteko arazoak izan zituzten artzapezpikuarekin.
-
'Xenpelar'ren bertsoaren azalpena
Rafael Iturzaeta Martija (1928) Zarautz
Xenpelarren bertso-zati bat abesten du, eta bertso hori zeri abestutakoa den azaldu. Basarri bertsolaria auzokoa zuen, Azken Portun bizi zen.
-
Gaztetan kantu-dantzan, eta nobioarekin zinera
Pepita Goikoetxea Agirre (1934) Zarautz
Etxean kantuan ere egiten zuten. `Markesaren alaba´, eta horrelakoak. Ez zen ezer behar dantzarako. Denak ilusioa egiten zuen lehen. Eta behin nobiotan hasiz gero, batez ere zinera joan, Cine Modelora.
-
Gabon-kantak
Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia
Gabon-kantak. Umetan diru-eskean irteten zireneko kantak.
-
Gabon-kanta
Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia
Gabon-kanta.
-
Urteberri eguneko kantak
Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia
Urteberri eguneko kantak.
-
San Juan eguneko ohitura eta sinesmenak; San Juan kanta
Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia
San Juan kanta. Baserri guztietan San Juan sua egiteko ohitura egoten zen. Suaren gainetik salto egiteko ohitura. Sta Kurutz egunean, gurutze bedeinkatuak. San Juanetan, lore-sorta bedeinkatzen zen. San Juanetan egiten ziren beste usadio zahar batzuk.
-
Eskolako ikasgaiak eta debekuak
Joxe Agirre Esnal (1929) Azpeitia
Eskolan Cara al Sol abestu behar izaten zuten egunean bitan. Eta doktrina ere ikasi behar izaten zuten. Doktrina ezik, gainerakoa erdaraz ikasten zuten. Euskaraz ez hitz egiteko zer zigor jartzen zieten azaltzen du.
-
Herriko eskolako kontuak
Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz
Herri-eskolan "Salve bandera de mi patria.." eta halakoak abesten zituzten.
-
Harri-ikatzen abestia
Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio
Baporeek harri-ikatza behar izaten zuten. Horri lotutako abesti bat aipatzen du.
-
Sagardotegiko giroa I: lanpernak eta gaztainak
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Urterako sagardoa. Osabak ederki kantatzen zuen. Kanta bat errezitatzen du. Osabaren sagardotegian txandaka egoten ziren. Bakoitzak bere jana. San Juan darrak. Lanpernak eta gaztainak.
-
Aretxabaletako tabernetan asko kantatzen zen
Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Bere ustez, Goroeta inguruan gutxi kantatzen zen. Aretxabaletara jaisten hasi zenean, behin nagusiagoa zela, harritu egin zen Aretxabaletan asko abesten zelako. Euskal abestiak, eta abar. Tabernarik taberna.
-
Gerra ostean eskolan abesten zituztenak
Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate
Gerra ostean, Cara al Sol, Gloria, Por Dios por la patria... ikasi zituzten. Eskua altzatuta eta zutik abestu behar izaten zituzten.
-
Baserriko lanak egin bitartean abestu egiten zuten
Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate
Baserriko lanak egiten zituzten bitartean, askotan elizako kantak abesten zituzten. "Magnifica"; "Atoz pekataria".
-
Urtea kantu eta jaien arabera antolatuta
Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938) Arrasate
Amak kanturako zaletasun handia. Urtea jaien eta kantuen arabera antolatzen zen. Santa Ageda; garizumako kantuak; maiatzean Ama Birjinaren abestiak; ekainean San Juanak; San Ignazio; San Nikolas; Gabonetako kantak; etab.
-
Hamar urterekin tiple gisa korura
Pedro Zumelaga Ozaeta (1914) Arrasate
Umetan, elizako kantak abesten zituzten. Hamar urterekin sartu zen tiple koruan.
-
"Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" azalpena
Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun
"Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" piezaren nondik norakoak.
-
Umetako kantak gaztelaniaz
Esther Goikolea Zabala (1943) Arrasate
Umetako kanta guztiak erdarazkoak izaten ziren.
-
Amari ikasitako kantak
Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate
Markesaren alaba; Santa Genoveva kantak ez ditu ondo gogoratzen. Amari ikasitako kantak. Negu aldean amak asko kantatzen zuen.
-
Santa Genoveva kanta
Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate
Santa Genoveva kanta. Ez du ondo gogoratzen letra baina kantaren edukia azaltzen du.
-
Mutilak neskei etxepetik kantari
Lore Basurko Elezgarai (1933) Mutriku
Mutriku beti izan da herri kantaria eta mutilen batek neskaren batekin zerbait nahi bazuen sarritan etxe azpian kantatu ohi zieten neskei. Elizan kantatzea gogoko zuen. Garai bateko elizako kontuak kontatzen ditu.
-
Jolasak
Martzelita Txurruka Arrieta (1937) Mutriku
Jolasak: sapakonetan, kromoekin, sokasaltoan, "Bi lau, sei, zortzi, hamar...". Sokasaltoko kantak.
-
Korearrak beti euren buruei begira; "Gangnam style" kanta
Ekhi Zugasti Uriguen (1985) Eibar
Koreak ere harritu egin zuela dio. Ez zuen lortu bisarik Ipar Korean sartzeko. Hego Korea herrialde oso kontsumista dela dio. Eta harritu egiten du korearrek euren buruei zenbat begiratzen dieten. Sekula ez omen ditu hainbeste ispilu ikusi. Neskak 16 urterekin hasten omen dira euren gorputzak "apaintzen", etorkizunean gizon ona bat izateko ustean. "Gangnam style" kantaren inguruko azalpenak; ironikoki eta kritikarako sortutakoa omen da.
-
Aho korapiloak eta kantak onuragarriak haurrentzat
Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun
Kanta eta aho korapiloak ariketa ona dira haurrentzat, arreta jartzen eta burua lantzen ikasten dutelako.
-
Eguneroko bizitzari lotutako kanta eta hitz jolasak
Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun
Eguneroko bizitzari lotutako kanta eta hitz jolasak izaten ziren Maritxu haurra zenekoak.
-
"Txoriaren atxiloketa", azalpena
Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun
Ahozko euskal literatur pieza baten azalpena, behinola Maritxuri haren aitak emana.
-
Kantuzaletasuna
Eugeni Olalde Goitia (1936) Oñati
Amak panderoa jotzen zuen, horrelaxe dibertitzen ziren. Musikazaleak ziren familian. Dantza egitea eta kantatzea gustatzen zaizkio. Modako kantuak: "Tengo una vaca lechera". Euskarazko kantuak, Gabonetan eta. "Markesaren alaba" zekien ondo amak.
-
Kanturako zaletasuna familian
Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain
Musikarako zaletasuna izan dute familian. Solfeoa ikasten hasi ziren, baina ez omen zuten behar bezala ikasi. Kantatzeko joera handia zuten bai anaiek eta baita lehengusu batek ere, tartean Nemesio Etxanizen kantak. Lehen tabernetan kanturako zaletasun handiagoa zegoen, baina pixkanaka galtzen joan da. Kantak liburu edo liburuxketatik buruz ikasten zituzten.
-
Jolas eta abestiak erdaraz
Mari Carmen Ibarbia Sarriegi (1941) Beasain
Umetan etxetik kanpo erdaraz egiten zuten. Jolas izenak edo abestiak erdarazkoak izaten ziren. Eskolan, mojetan ibilitakoa da Mari Carmen. "Formación del Espíritu Nacional".
-
"Gora Euzkadi" kantatzeko beldurrez; aita, kartzelan egona
Mahai-ingurua Bergaran 1 () Bergara
Turroia, konpota... jaten zuten Gabonetan. "Gora Euzkadi" kantatzen zuten izeba zetorrenean, baina lehenengo leihotik begiratzen zuten, ea guardia zibilik ote zebilen inguruan. Aitak beldur handia zuen, kartzelan gaizki pasatu zuelako; txakurra ere ez zuen lotuta izaten. Fusilamenduak nola izaten ziren.
-
Mojekin frantsesez ikasten hasi zenekoa
Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil
Elizara igandero joaten ziren gaztetan ere. Eskolan denetik ikasten zuten, entziklopedia erabiltzen zuten klaseetan. Frantsesa ikasten hasi zen eskolan; izan ere, irratiko kantak abestea gustatzen zitzaion nahiz eta frantsesez izan eta ordura arte frantsesa ulertu ez.
-
Eskolan Espainiako himnoa abesten
Patxi Pagola Ibarrola (1933) Urnieta
Umetan aita hil zitzaien. Eskolara gurpilekin egindako abarkekin joaten ziren. Eskolara sartzean, abestu egin behar izaten zuten Espainiako himnoa.
-
Kantuzaletasuna
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Kantua Señorita Hernandezekin ikasi zuen. Etxean ere ez zen isiltzen. Senarra ere orfeoikoa zen. Sopranoa zen, eta senarra tenore dramatikoa.
-
Kanta batzuk norekin eta zelan ikasi zituen
Maria Luisa Alberdi Arroitajauregi (1925) Bergara
Kanta batzuk norekin eta zelan ikasi zituen.
-
Gutxi abesten zuten, giroa ez zelako egokia
Juan Zulaika Lizaso (1929) Zarautz
Gaztetan gutxi abesten zuten, gerraostean debekatuta zegoen eta. Gau-eskoletan aita Ibarbiarekin irakurri zuen lehenbizi euskaraz. Etxean bertsoak abesten zituzten, amak paperetik ikasiak.
-
Kuadrillan kantuan ibiltzen ziren
Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz
Kuadrillan kantuan ibiltzen ziren tabernaz taberna eta jendea beraien atzetik ibiltzen zen. Sarasolanean egindako ziri-sartzea.
-
Eskolan ikasitako kantuak
Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz
Eskolan elizako kantak ikasten zituzten gehienbat. Aita Altuberekin euskarazko kantak ere ikasi zituzten. Erdarazko kantuak eta latinezkoak ere ikasten zituzten.
-
Oleskariak; otxotea nola joan zen indarra hartzen
Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz
Oleskariak taldea sortu zuten otxotetik 1963 inguruan. Manolo Urbietak hartu zuenean taldea finalerako klasifikatu ziren lehiaketan 64an. Gerora Luis Amilibia sartu zen beraien taldean. Otxotearen eta abesten zituzten kantuen inguruko kontuak. Herri txikienetan ere aritu ziren kantuan.
-
Zeledon Zarautzen
Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz
Gasteiztarrek uste dute Zeledon euren pertsonaia dela, baina beraiek gaztetan "Zeleron" abesten omen zuten, aitona zaharren bat edo eskaleren bat ikusten zutenean.
-
Nolakoak izaten ziren Club Deportiboko mendi-irteerak
Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz
Club Deportiboko irteerak nolakoak ziren. Herrian denak elkartu, bakoitza bere bazkariarekin eta kuadrillan joaten ziren. Zenbait mutilek abestu ere egiten zuen bidean. Bazkaria poltsetan eramaten zuten. Oinetakoak, arropa.
-
Eskolen arteko aldea
Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz
Euskarazko kantu gehien "hermanotan" entzun zituen. Herri-eskolan irakasleak ez ziren asko ahalegintzen, "hermanotan", ostera, ondo irakasten zuten. "Hermanotan" bertso-doinuekin abestiak ikasten zituzten.
-
Kanturako ohitura handia
Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz
Etxazpietan txakolindegiak izaten ziren. Txisturik ez zen jotzen, baina kantuan asko. Ohitura zegoen kalean eta edozein tabernatan kantatzeko. Kantatu, eta ondo kantatu. Normalean euskarazko kantak abesten ziren.
-
Itsasoko denbora kantuan pasatzen zuten
Manuel Arrizabalaga Agirregomezkorta (1913) Mutriku
Itsasoan zebiltzanean kanturako ohitura zuten eta kantuan aritu ohi ziren ezagun batzuk izendatzen ditu.
-
Itsasoko kantuak
Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena (1933) Gregorio Arreitunandia Ulacia (1933) Mutriku
Itsasoan kantuan aritzen ziren eta abesti batzuen izena aipatzen dute.
-
Kanta batzuen letrak
Francisca Seberiana Larrañaga Zubiaurre (1922) Azpeitia
`Donostiako hiru damatxo` eta beste kanta baten letrak esaten ditu.
-
Goizero 'Cara al Sol' plazako arkupetan
Manuel Odria Ibarguren (1943) Azpeitia
Auzoko adiskide batekin joaten zen eskolara oinez. Eskolara sartzean, egunero plazako arkupean Cara al Sol abestera behartzen zituzten. Kaletik abesten entzuten zituztenek ez zuten ezer esaten, errepresioa baitzegoen.
-
"Hamahiru heriotzena" kanta abesten zuen amak
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Lehen etxeetan asko kantatzen zuten. Euren etxean amak egiten zuen afalostean. Batzuetan, lastimosoak izaten ziren kantak eta aitak negar egiten zuen. Horietako bat "Hamahiru heriotzena" zen.
-
"Mille bederatzirehun hogeta zazpixan" bertsoak
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Auzoan bide berri bat egin zuten eta gai horren inguruan bertso batzuk egin zituzten. Kantapaperak ere atera zituzten bertso horiekin. Luziaren amak kantapaper horiek eduki zituen eta Luziak berak ere hortik ikasi zituen bertsoak. Kanta oso kantatzen du Luziak: "Mille bederatzirehun hogeta zazpixan..."
-
"Agure buruzuri, oillanda zalie" kopla
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Neskatilei begira egoten ziren agureei honakoa kantatzen zieten: "Agure buruzuri, oillanda zalie..."
-
Umeentzako kantak eta ipuinak moldatu egiten ditu
Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa
Umeei lo eragiteko kanta asko saskarrak direla dio, eta berak bere erara moldatzen ei ditu. Baita ipuinak ere.
-
Menditik su-egurra ekartzen zuten, buru gainean hartuta
Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa
Sua egiteko egurretara joaten ziren mendira. Egurrak txikotarekin lotu eta buru gainean ekartzen ziren etxeetara. Ekonomika egoten zen etxeetan. Egurretara joatetik sortutako kanta: "Aittitte ta amume bixak egurretan...".
-
Kanta txikien esangura handia
Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa
Kantek, txikiak izan arren, gauza asko esaten dituztela dio. "Aittitte eta amume bixak egurretan" kantak adierazten duena.
-
Karlistadetako kontuak
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Euskaraz aritzeak zigor zorrotzak zekartzan, gerraostean. Amonak -haiek ere gorriak ikusiak karlistadetan- ba omen zekizkien gerrako hainbat abesti euskaraz. Santa Cruz apaizari eta Karlistadei buruzko kontuak.
-
Amonaren abestia
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Amonari ikasitako abesti bakarra du gogoan Patxik. Karlistadei buruzkoa da.
-
Kantatzea gizarteak galdu duen balore bat da
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
'Kantu kanta kantore' eta 'Boga boga' liburuetatik kanta asko jaso zituen bere amak. Bere ama asko joaten zen mendira eta mendian asko abesten zen. Autobusean ere lehen asko abesten zen, noiznahi aritzen ziren kantuan. Bere esanetan, kantatzea gizarteak galdu duen balore bat da. Irakasle-eskolan ere kanta asko ikasi zituen. Larunbatetan Arantzazuko Ama Birjinaren ereserkia abesten zuten, bere izena baitzeraman eskolak.
-
"Txuriko"ren kantuaz, arrain batekin urperatu zen txakurraren historia
Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo
Artola aita-semeen "Txuriko" abestiaz gogoratzen da. Hor agertzen den historia benetakoa dela dio.
-
"Maria ttiki korupeko" abestia eta azalpena
Joakina Cestau Zabaleta (1931) Goizueta
"Maria ttiki korupeko" abestia abesten du azalpen eta guzti.
-
`Herriko festak´ abestia
Xerafina Iriarte Arostegi (1932) Donostia
`Herriko festak´ abestia kantatzen du, eta azalpenak ematen ditu horri buruz.
-
Santa Agedako abestiak
Pilar Isasi () Amurrio
Pilarrek bere gaztaroko Santa Ageda eguneko koplak kantatzen ditu. Hasieran kosta egiten zaio gogoratzea.
-
Herriko kanta ezagunak
Rufo Atxurra (1911) Lekeitio
Lekeitioko Bergara kalean jaio zen, kalerik "popularrenean". Lekeitioko pertsonaia "onenak" bertakoak omen ziren. Hauen inguruko kanta bat errezitatzen du. Orduan asko abesten zen. Beste kanta batzuk errezitatzen ditu.
-
Musika-taldea sortzeko erabakia
Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil
Usurbilen beti eduki izan dute abesteko zaletasuna, eta Aiako emakume baten abestiei esker hasi ziren talde gisa abesten. Musika emanaldietan adineko jendea kantuan jartzea gustatzen zaio.
-
`Zirt-zart´ abestia
Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil
`Zirt-zart´ abestia kantatzen du. Oso gustuko du kanta hori adineko jendeak. Berez kanta zaharra da, baina bere taldeak berreskuratu egin zuen.
-
Kontzertuetako ohiko abestiak
Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil
Euskaraz abestea ez zegoen debekatuta. Abestien hitzak zentsuratu egiten zituzten, baina beraiek beti kanta berak jotzen zituztenez, ez zuten arazo handirik edukitzen horregatik. Kontzertuetan zer abesti kantatzen zituzten azaltzen du.
-
Mutila uzteagatik zenbait neskari ateratako bertsoak
Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain
Aretxabaletako mutil batek Andoaingo neska bati bertsoak atera zizkion, utzi egin zuelako. Gai beraren inguruko Andres Mitxelenaren bertsoak.
-
Aingurasutegi kalearen historia eta bertsoak
Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain
Lasarteko Aingurasutegi kalearen historia kontatzen du: lehen itsasontzien aingurak bertan egiten omen ziren. Aingurasutegiri buruzko bertsoak abesten ditu.
-
La Salleko korua
Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain
La Salleko koruan ibili zen Ramon: zer kanta abesten zituzten azaltzen du.
-
Mojetan, abesti frankistak; diziplina
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Sagrada Familia ikastetxeko kontuak: mojekin formazioan abesti frankistak abesten zituzten. Cara al Sol. Ordurako bazekiten beraiek ez zirela haietakoak. Diziplina ez zen oso zorrotza, baina ondo portatzen zenari "ohorezko banda" ematen zioten sari moduan. Zigor gogorrik ez.
-
Kantu eta kobla giro handia Hazparnen
Piarres Xarriton (1921) Hazparne
Joxe Mendiage hazparnetarrak Ameriketatik bidalitako bertsoak kantatzen ziren herrian. Iparragirre ezagutu zuen Mendiagek Ameriketan. Hazparneko neska batek kantu lehiaketan lehen saria irabazi zuen. Norgehiagoka ibiltzen zen Kanboko neska batekin. Neska hauek Pierre Broussain euskaltzale handiarekin izandako harremana. Kantu eta kobla giro handia zen Hazparnen. Mirande apaiz zuberotarrak komediak bultzatu zituen Hazparne aldean.
-
Euskal kantuen liburutik abesten
Piarres Xarriton (1921) Hazparne
Amak kanta-liburu bat zuen. Buenos Airesen 1900. urtean argitaratua euskal kantuekin. Artazuritzetan edo ogi-joiteetan (gari-jotzeetan) kantatzen zuten. Baziren izenpetu gabeko bertso famatu batzuk, zeinetan batek eraso eta besteak erantzun egiten zuen.