Amari ikasitako kantak

Amari ikasitako kantak <p>Markesaren alaba; Santa Genoveva kantak ez ditu ondo gogoratzen. Amari ikasitako kantak. Negu aldean amak asko kantatzen zuen.</p>

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Markesaren alaba; Santa Genoveva kantak ez ditu ondo gogoratzen. Amari ikasitako kantak. Negu aldean amak asko kantatzen zuen.

Transkripzioa

- "Markesaren alaba" ta lehengunien esan notsune, "Sta Genoveva" ta horrek, oso ederki nekixen, baiña oin... Eske ahaztute deuket. Klaro, horrek [eitten zittuzun han] ta umetan ta gehixau, ba, kitto. Gehixau ez dittuzu... Baiña oso politto, ta danak. Oin "Markesaren alaba" nik hor radiua asko eukitten dot, eta hor kantetan dau, baiñe ez dau dana osorik kantetan. Niri amak, amak erakutsi oskun guri hori. Amak. Amak, bai. Amak bestela ez euen eukitzen denpora haundirik, baiña neguen, erropak-eta --ez dakitzu?--, izerak-eta apurtu eitten zien, ta ordun josi eitten zien, ta danak eskuetan. Eta harek, neguen kantuen-kantuen egoten zan, ta gu aman onduen neguen oso gustora egoten gitzan. Berak izareri [ipinkixek] edo erropak josixaz, edo gu beste zerbait [...], umiek aman onduen gustora. Eta hori, "Sta Genoveva"-na be bai eta honena be bai. Zelan da? Jesus!
- "Markesaren alaba".
- "Markesaren alaba".
- Eta hau, "Sta Genoveva", hasieria gogoratzen dozu, behintzat?
- Eske "Sta Genoveva"... Buff! Berba batzuk badakit, baiñe... Klaro, hori esaten euen historikue zala, e? Benetakue zala. Klaro, orduen danak benetakuek zien, e! Orduen danak benetakuek zien!

Egilea(k):

Informazio gehiago: Amari ikasitako kantak

Kantei buruzko azalpenak