Hitanoa kantetan

Hitanoa kantetan <p>Kantei dagokienez, badira hitanoa erabiltzen dutenak, baita noka darabiltenak ere. Oskorriren bilduma aipatzen du. Kanta batzuen bertsio berrienetan hika-tik zuka-rako aldaketa egin da. Kantetan azaltzen diren hika arrasto txikiek umeak hitanora ohitzeko balio dute.</p>

Hizlaria(k): Ainara Elortza Izagirre (1979)
Herria: Azkoitia (Gipuzkoa)

Kantei dagokienez, badira hitanoa erabiltzen dutenak, baita noka darabiltenak ere. Oskorriren bilduma aipatzen du. Kanta batzuen bertsio berrienetan hika-tik zuka-rako aldaketa egin da. Kantetan azaltzen diren hika arrasto txikiek umeak hitanora ohitzeko balio dute.

Transkripzioa

- Eta kantuetan ikusten da hitanorik?
- Bai, kantu zaharretan da azaltzen da /azaltzea/. Bai, ze hor badaude zea batzuk, Oskorrik adibidez bilduma bat ein zun umien ipuin... oi, ipuinek... kantu zaharranak ta hola, tea hor bai azaltzen da. Bai, “Maria goikoa zer dun bekoa” ta hola ta noka eitten debenak´e bai. Eta nere amak adibidez guri txikittetik kantau izen dizkun kantuk-eta, ba, “lelengotxu hori...” ta hor nere amak-eta hitanue ibiltzen zeben. Baiño gero ikusi dittut askotan bertsixuk, eta zenbat eta berrixo, galdu in da, osea, ya “zu”rea bihurtu da; kantu berdiñe, ba, igual mantendu da, baiño ya “zu” esaten da, ez da esaten “hi”.
- Bai ta, azkenian, detalle txiki batzuk dia, baiña, bueno, igual hor aldatuta eta hori, ez?
- Bai.
- Aukeria dao, ba, ume txikixak behintzat entzuteko.
- Entzuteko. Entzuteko ta ibili... Entzuteko ta ez gauza raro zea baten bezela o ipuin mitologiko baten o beaxen errealidadetik kanpo daon gauza baten, baizik eta egunero, egunerokotasunin.

Egilea(k): ,

Informazio gehiago: Hitanoa kantetan

Kantei buruzko azalpenak