Kantak

Musika-taldea sortzeko erabakia <p>Usurbilen beti eduki izan dute abesteko zaletasuna, eta Aiako emakume baten abestiei esker hasi ziren talde gisa abesten. Musika emanaldietan adineko jendea kantuan jartzea gustatzen zaio.</p>
Hizlaria(k): Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Herria: Usurbil (Gipuzkoa)

Webgune honetako kantak lau ataletan banatuta daude. Abestiak daude batetik, kantatuak edo errezitatuak, eta bestetik kantei buruzko azalpenak. Kanten testuingurua, alegia. Abestietan hiru multzo egin ditugu: ume kantak, bertsoak eta bestelako kantak. "Ume kantak" atalean haur txikiei kantatzen zaizkienak aurkituko ditugu, sehaska kantak besteak beste, eta baita haur txikiek ikasteko moduko kantak eta kantu-jolasak ere. "Bertsoak" atalean koplak eta bertsoak datoz. Eta "Bestelako kantak" atalean, berriz, gainerako guztiak: kanta tradizionalak, Gabonetakoak, erlijiosoak, kanta modernoak...

Hemen bildutako kanta eta kanta-jolas batzuetan oinarrituta, ikastetxeetan lanketak egiten ditugu. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, kantak ikasi eta biziberritu egiten dituzte. DBHn, antzinako kanten esanahia eta kantagintzaren historia landu ditugu. Proiektu horietarako prestatutako bideoak “Bideoteka” atalean ipini ditugu.