Gabon-kantak; Santa Ageda

Gabon-kantak; Santa Ageda <p>Gabon kantak. Santa Ageda Egunean mutilak diru-eskean irteten ziren; ohitura zaharrak. Santa Ageda Eguna, oso egun garrantzitsua izaten zen; gerraostean ere jendea lantokietatik irteten zen aurreskuak nola dantzatzen zituzten ikustera.</p>

Hizlaria(k): Miren Zuazabeitia Herrasti (1930)
Herria: Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gabon kantak. Santa Ageda Egunean mutilak diru-eskean irteten ziren; ohitura zaharrak. Santa Ageda Eguna, oso egun garrantzitsua izaten zen; gerraostean ere jendea lantokietatik irteten zen aurreskuak nola dantzatzen zituzten ikustera.

Transkripzioa

- Eta akordatzen jatzu billanzikoren bat edo?
- "Hatozte kristauak bihotza,
hatozte guztiok Belenera.
Jaio dan Jesus adoratzera..."
edo holakua da kantua.
"Oi Belenen, lara-lara", eta horreik danok. Eta "Hator, hator mutill" hori, bueno, betik.
- Bizi guztian?
- Bai.
- Gabon aurretik eta eskian irteten ziñazien? Ez dakit, Santa Ageda eta?
- Orduen Gabon gabien eta ez zan urteten gabien afalostien eta, e. Eta Santa Agedan mutillak portale guztietan kanteten auen. Eta oiñ "ne!-ne-ne!", holakotxiak-eta eitten. Nik dirurik be ez dutset emuten. "Lo-lololo-lo" ta holan. Bapez!, "kantau biha dan moduen eta orduen emungo dotsuet", esaten dotset. Portale guztietan, eta hilddakon bat egoten bazan orduan urtien, errezau eitten auen portalien.
- Eta zelan joaten zien jantzitta?
- Fraka zurixekin eta dotore. Bai, bai. Eta aurreskue ta dotore kanteten auen. Aurreskue-ta gerraostien gerora hasi zien ikesten aurreskuak eta eitten, bai, eta elegante aurreskuak eta danak kanteten auen. Oin berriz erdi soplauta joaten die askotan eta. Bueltie eitten daunien han ibioltten die baiben baten eta.
- Orduan Santa Ageda...
- Bai, bai. Egun haundixe izeten zan Santa Agedakua. Haundixa. Ni ezautute nau Illargixen ni lanien nabillela, bostetan edo urten eitten zan danok aurreskura joateko. Oseake ez da ni txikitxue nintzeneko kontuek be, e! Klaro, nik urtiak aurrera doiat, e. Baiña lanai ixten zan lanai eta Beroanian eta Zubienian eta urten eitten zan aurreskorako jentiak. Eta plazia bete-bete eitten zan.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gabon-kantak; Santa Ageda

Gabon kantak