Gabonetako kantak

Gabonetako kantak <p>Gabonetako kantak. Olentzeroren inguruko kantua eta Jesusen jaiotzaren ingurukoa bestea.</p>

Hizlaria(k): Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936)
Herria: Zarautz (Gipuzkoa)

Gabonetako kantak. Olentzeroren inguruko kantua eta Jesusen jaiotzaren ingurukoa bestea.

Transkripzioa

- Kantuik-eta gogoratzen al dezue? Umetako garaiko kantuikan, hola, berezirikan edo? Kantun bat edo hola…
- Juan Jose: Gabonetakua.
- Pako: E?
- J.J.: “Olentzago”! Bai, bai, ni akordatzen nauk Gabonetakua earki!
- Zein?
- J.J.: “Olentzago”. Nahi al dek kantatzia?
- Bai!
- J.J.: Hik… akordatzen al haiz?

Olentzago, begi gorri,
nun atxitu dek arrai hori?
Zubi aurreko erreketan
bart arratseko hamaiketan.

Aginaldo! Aginaldo!
Beste kalian San Fernando.

Eguzki dibinuan
etorri zan mundura
gizonaren trajia
Jesus, Maria ta Jose!

Gaur Olentzago da eta
biyar eguarri,
etxekoandre maitia
txanpon bat edo bi.

Gero huan:

Salto ta brinko,
salto ta brinko,
mendiyan barrena,
Jesus adoratzera
ahal dan azkarrena. (bis)

Hori huan euskeraz. Ta geo erderaz [bazekiñun] beste bat, iten giñian erderaz´e.

- P.:
Joxe, ekarri zazu
sortatxo bat egur,
haurra hotzak dago ta
berotu dezagun.
Ta hori zan abesti…

- J.J.:
Ez da ez hotzak hilko
birjiña Maria,
berotzen ai zaixkiyo
astua ta idiya. (bis)

- P.: Ta zaharrak esaten zuen: “Joño, San Jose alperra omen huan, e”, ta “Zeba?” ta “Jolin, egurra ekartzeko zeak, Ama Birjiñak. E? Haurra hotzak daola ta egurra, sortatxo bat egur ekartzeko. Ta astua ta idiya berotzen dazkala ta… zea, ta hola egurrik ekarri gabe” ta […] hala esaten […].
- J.J.: […] oraingo abestia, nola da hau? “Olentzero Joan zaigu…” ta hoiek guk ez giñun ikasi, e? Hoiek oaingoak dituk. Bestea, “Olentzago” hau, tankera berdintsukoa da.
- Ta bestela eskolan, hola, kantuikan edo?
- J.J.: Elizako kantuak.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gabonetako kantak

Gabon kantak