Gabonetako erregeak

Hizlaria(k): Manolo Agirrezabal Izeta (1916)
Herria: Zarautz (Gipuzkoa)

Gerora, erregeen ohitura sortu zuten: erregeek herrian zehar abesten zuten bandarekin batera.

Transkripzioa

Ta gero, don Fernandok pentsatu zun Erregiak Erregiak Erregiak jartzia. Ta oaintxe urte asko dia. Oaintxe Errege nik abestu nula berrogei bat urte izango da. Orduan Erregiak kantatzen zuen herriko ixkiñetan: don Kandidoneko ixkiñan, plaza, koperatibako plazan, ta Xalegineko ixkiñan kantatzen zuen Erregiak. Eta nik uste det Erregiak Zarautzen bakarrik abesten dutela e! Ez det beste iñun kantatu duenik e! O zeatu duenik. Hori Zarauzko gauza izan da. Oain nik musika ta letrak ez dakit zeiñek eiñak izango dian; baiña orduan, aurrenengo urtetan, bandakin izaten zan, bandakin, oaiñ’e bai. Banda jun, jo, zea jo, hasiera: tararariri, tararariri tarararire tararariri tararire, tarararire torerai. Erregiak hola kantatzen zuen. Meltxorrek kantatzen zun:

Errege nautela ta mendekoa neri,
Ekarri ohi diyote urria bai lori.
Erregien Errege izanik haur hori,
Ukatuko ez diyo Meltxorrek estori.

Geo, Gaxparrek:
Intzentsua nik zuri, goi bihen Jainkoa,
Hasierarik gabe beti betikoa.
Gaxparrek erregu belaunikatua,
Ukatuko ez diyot gizon honratua.

Geo Baltaxarrek, beltzak, holaxe, holaxe:
Gure Jaungoiko maite, zure izatea,
Ludi lurraren jabe, danen Erregea.
Baltaxarrek miltza mirra zuri eskeintzea,
Ukatuko ez diyot, agur da maitea.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gabonetako erregeak

Gabon kantak