Gabonetan kantari diru eske

Hizlaria(k): Manolo Agirrezabal Izeta (1916)
Herria: Zarautz (Gipuzkoa)

Gabonetan etxez etxe kantari ibiltzen ziren. "Olentzago" kanta. Gerora, korukoak jaiotza eskuan zutela, dirua biltzen joaten ziren.

Transkripzioa

Orain, Gabonetako gauzak. Gu mutil koskorrak giñala, oain’e ibiltzen dia bazkalonduan seituan hartu, zea, almuhada zuri bat, eta da! Etxez etxez kantari, etxez etxez kantari. Ta orduko kantak, Josuuuus… asko zian. Baiña bat hau zan:

Olentzaro begi gorri,
Nun atxitu dek arrai hori,
Zubiaurreko erreketan,
Bast arratseko hamaiketan,
Aginaldo, Aginaldo!
Beste kalian San Bernardo!

Holako gauza batzuek eta beste batzuek’e kantatuko zian. Eta geo, lautan, lautan botatzen zuen diru pixka zuenak, lautan botatzen zuen balkoitikan naranjak eta intxaurrak… eta danak “oain Xerrasenea!” ta “oain ez dakit noa!”, eta danak han ibiltzen zian saltaka, ta balkoitik bota ta, tarraaaa tata, parra parra harrapatzen gauzak.
Eta geroztikan don Fernandok Gabonetako gauzakin pentsatu zun... Aurrena ateratzen giñan korukuak naximentu bat eskuan, eskuan hartuta, naximentua eskuan hartuta, ta herriko ixkiñetan kantatu, ta diru pixkat biltzen zan. Ez dakit, Mixikordirako izaten zala uste det diru hura.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gabonetan kantari diru eske

Gabon kantak