Etxean kantatzeko ohitura zeukaten

Etxean kantatzeko ohitura zeukaten <p>Lehen bazuten kantatzeko ohitura. Apaizak erakusten zizkien bertsoak. Ahizpak txikia zenean bota zuen bertso baten zer kontatzen zuen azaltzen du.</p>

Hizlaria(k): Carmen Jauregi Ulazia (1934)
Herria: Andoain (Gipuzkoa)

Lehen bazuten kantatzeko ohitura. Apaizak erakusten zizkien bertsoak. Ahizpak txikia zenean bota zuen bertso baten zer kontatzen zuen azaltzen du.

Transkripzioa

- Eta lehen hitz eitten ai giñan pixkat garai bateko kantataz eta bertsotaz eta…
- Bai.
- Ohitturik bazenuen kantatzeko?
- Kantatzeko? Bai. A! Gue ahizpa marmita garbitzen ta kantari aitzen zan. Bagenun guk ohittura kantatzen aitzeko, bai. Hure behintzat asko. Ta ni´re bai. Kantatzen gendun.
- Irratiyikan eta hola ba al zenuen? Irratirik eta telebistarik eta.
- Ez, ordun telebistaik ez zan. Ez, ez, ez, ez.
- Ordun, entretenitzeko, nonbaitte bertson batzuk ikasi biharko zian.
- Bai, bai. Elizaa juten giñan. Apaizak eakusten zizkigun. Apaizak, bai, bersuak botatzeko geo.
- Badakazu goguan bertso zaharrik edo…?
- No. Ez. Ez naiz gogoatzen. Gue… Nee ahizpa mojak —gogoatzen naiz— oso txikiya bersua bota zun: “Amatxo, ni txiki-txikiya naiz, baiño tori muxu bat”, ta bestia: “Amatxo, ni naiz askoz haundigua, baiño tori beste bat”. Hoixe gogoatzen naiz, “pero más no me acuerdo”…
- Bertsotan hola?
- Bai.
- Zuek bota?
- Txikik ziala nere ahizpa mojak eta. Bai. Bai.
- Zaletasuna bai behintzat.
- Bai.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Etxean kantatzeko ohitura zeukaten

Bertsoak