Gudariak hizpide dituzten bertso zaharrak

Hizlaria(k): Kanta zaharrak ()
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

Gudariak hizpide dituzten bertso zaharrak.

Transkripzioa

Hiru anaiok gudari giñan,
bat hil digu reketiak
modu honetan agintzen zuan
jaunaren borondatiak.
Pena ematen dit etxera juanda
hau amari esatiak.
Arrazoiakin negar galantak
egingo ditu maitiak.

Gudari hasi [gen] ta gudari
segituko dio honezkero
horrelakorik ikusterikan
ez genduen asko espero.
Irabazita daukula diote
hizketan hasi ezkero.
Irabaztia zertarako da
anaia galdu ta gero?

Egilea(k):

Informazio gehiago: Gudariak hizpide dituzten bertso zaharrak

Bertsoak