'Txirrita'ren bertsoak Pedro Mari Otañoren despedidan

'Txirrita'ren bertsoak Pedro Mari Otañoren despedidan <p>Pedro Mari Ota&ntilde;o Ameriketara joan aurretik <em>Txirrita</em>k bota zizkion bertsoak abesten ditu.</p>

Hizlaria(k): Migel Aldasoro Gonzalez (1930)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Pedro Mari Otaño Ameriketara joan aurretik Txirritak bota zizkion bertsoak abesten ditu.

Transkripzioa

- Ta Pedro Mari Otaño Ameriketa azkeneko biajia in zunian… Hoi [interesantia], hori igual ez ziñun sekula aittuko. Ta `Txirrita´k Pasaira, barkun ordun juten zian, ta `Txirrita´k hiru bertso, o bi bertso:


Ilbeltzaren hogeita seia
San Polikarpo eguna,
hamaika jendek Antxo aldera
pausua eman deguna,
Amerikara dijualako
gure Pedro Mari ona,
zeiñek ez luke istimatuko
holako bizi-laguna?

Gero bestia:

Utzi dittuzu leku zabalak,
utzi dittuzu mendiyak,
utzi dittuzu Euskal Herriko
anai ta lagun haundiyak;
zuri begira umildu zaixkit
argi neuzkan begiyak;
eta bide motxian
korritzen duten zubiyak,
berriz´e gerta egin litteke
alkartutzia gu biyak.

Hoi esan emen zion, bai, despedidan. `Txirrita´hoi famosua [baizan].

- Bai. Eta despedida nun in zuten?
- Pasaian, barkun sartzeakuan. Ya abitzea… Barkun sartzen zian Ameriketa juteko ordun. Pasaia zan tokiya zea.

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Txirrita'ren bertsoak Pedro Mari Otañoren despedidan

Bertsoak