'Pernando amezketarra'ren pasadizoak

'Pernando amezketarra'ren pasadizoak 'Pernando amezketarra'ren pasadizoak kontatzen zizkieten gurasoek Maitxo eta bere anai-arrebei. Maitxoren aitak tarteka bertsoak kantatzen omen zizkien 'Basarri', 'Zepai' eta garaiko zenbait bertsolarien liburuetatik irakurrita. Baina gutxitan izaten omen zen halakorik, Maitxok esaten duenez, garai hartan lanak ez baitzion aisiari tarterik uzten.

Hizlaria(k): Maitxo Egilegor Portugal (1942)
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)

'Pernando amezketarra'ren pasadizoak kontatzen zizkieten gurasoek Maitxo eta bere anai-arrebei. Maitxoren aitak tarteka bertsoak kantatzen omen zizkien 'Basarri', 'Zepai' eta garaiko zenbait bertsolarien liburuetatik irakurrita. Baina gutxitan izaten omen zen halakorik, Maitxok esaten duenez, garai hartan lanak ez baitzion aisiari tarterik uzten.

Transkripzioa

-Ttikiyak ziñatela goguan dakazu ipuiñak edo halakorik kontatzen zizkizuten etxian, ipuiñak edo hola, kontaerak edo…
-Bai, zeanak, Perrandonak, askotan!
-Zeiñenak?
-Perrando Amezketarranak. Horrenak bai. Ta badet liburuxka uain ere umiai eta hola zeatu… Uain ya ez, baiño txikiyak zianin gustatzen zitzaiyoten. Eta han ere bai, bai Perrando Amezketarranak, holako ta halako ta holako batzuk bai eta geo atta, aldizka, aitzen zan /aitzezan/ liburua hartu ta berso batzuk zeatzen, eta… Hola, umiak giñanian, baiñon… Ez, gurasoak ere beti lana ta lana eta ez guek gurasuakin ta ez beraiek umiakin, ez det uste asko…
-Baño, tarteka, Pernando Amezketarran kontuk, garai bateko kontuak, edo pasadizuak o…
-Bai, holako batzuk bai, izaten zian, bañon ez asko ere, e!
-Ta ze liburu zeukan ba aitak? Bertsoana esan dezu…
-Ba bazitun Baserrina ta Zepai, eta hor garai bateko… Bai.
-Liburu zaharrak izango zian, ezta?
-Bai, bai, bai, bai.
-Eta, kantatu iten zitun, bertsoak?
-Irakurriz kantatzen zun, e! Beak memoriz, hola, ez zittun /etzittun/… Ez zittun asko…
-Eta ze eoten ziñaten zuek, entzuten?
-Guk entzuten. Ta esan iten geniyon gañea, ‘benga, atta, bersuak irakurri, benga, kantatu!’ ta… Besteik nola ez giñun izaten, ordun irratiyikan ere ez gendun, pentsatu!
-Ta kantatzen zittun…
-Bai. Ta gustoa entzuten genittun, baiñon gutxitan izaten zan /izatezan/ hori. Oso gutxitan. Eske orduan, lana ta lana ta lana… Ezkondu zanian ere zentraleko lana, eta geo, etxea etorritakuan, ba txondar itten eta mendiyian eta… Betiko lana.

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Pernando amezketarra'ren pasadizoak

Bertsoak