Pello `Errota´ren semearen bertsoak

Pello `Errota´ren semearen bertsoak <p>Miel Anton Pello `Errota&acute;ren semearen bertsoak abesten ditu Joakinak. Aita zenari entzunda ikasi zituen bertso hauek.</p>

Hizlaria(k): Joakina Cestau Zabaleta (1931)
Herria: Goizueta (Nafarroa)

Miel Anton Pello `Errota´ren semearen bertsoak abesten ditu Joakinak. Aita zenari entzunda ikasi zituen bertso hauek.

Transkripzioa

Arpegiyaren ordez
esanaz mokua,
ez da pixtia
Pello Errotakua,
bere jaiotzez hori
Asteasukua,
San Pedroren eleizan
bataitutakua,
zure dibujua
ez dago bapua,
mami gabekua,
ahul eta plakua,
iya atera zazu
erretratua. (bis)

Nere aitari esan diyozu
ez duela lotsik,
sekulan eztizu egin
behar ez dan gauzik,
premiyua eman ziyoten,
ta hark hartu pozik,
zu gauza etziñelako
gelditua hutsik,
ezin bete polsik,
ez bukatzen salsik,
gizonaren trazik
ez daukazu kasik,
horrelakuak eztu
merezi galtzik. (bis)

- Nundik ikasi dittuzu hoik? Nundik?
- Aspaldikok.
- Aspaldikok dia? Zeiñek kantatzen zittun edo zeiñi aittu dixkazu?
- Aitta zenari.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Pello `Errota´ren semearen bertsoak

Bertsoak