Trabuko eta Berdabio

Trabuko eta Berdabio Trabuko eta Berdabio. Bertso bat errezitatzen du.

Hizlaria(k): Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929)
Herria: Hernani (Gipuzkoa)

Trabuko eta Berdabio. Bertso bat errezitatzen du.

Transkripzioa

- Berdabion aitzia ez al dezu zuk? Dirua itten zuna, Berdabio. - Trabuko? - Trabukok galdu zun hua. - Bai, hoi da, hoi da. - Berdabio afusilatu in zuen. - Hoi da. Arrazoi dezu. - Baiño Trabuko beak gizona hil ta errotazpin Elaman sartu [izan] leheno. Ta Berdabiok jakin harek gizona nola sartua zun. Gero, afusilatzeko zeola, Berdabiok –bertsotan puxkat eitten zuna izango zan ta– harek bertsok jarri ba hari: Aizak Trabuko, ez al dakik hik zer egin yuken Elaman: kulpik gabeko gizona hilda errotazpira eraman. Orain bezela gizon jatorrak izan bazian Lesakan, ni baño leno egon bihauken ni orain nagon atakan. Ta harek bertsok jarri. Ordun... ordun´e bazian ta oain´e bai ta geo´re bai ta geoz ta haundiyo. - Hoixe. Holaxe. Holaxe geldittuko da. - Bai.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Trabuko eta Berdabio

Bertsoak